Kopako finalera heltzeagatik gorazarre Bidaideak Bilbao BSR taldeari

uriola.eus 2014ko api. 2a, 09:50
bilbaobsr.com
Malagan asteburu honetan jokatuko duen saskibaloi Kopako finalerako sailkapena dela eta, Bilboko alkate Ibon Aresok eta Kirol Saileko zinegotzi Sabin Anuzitak Bidaideak Bilbao BSR taldeko ordezkariak hartuko dituzte gaur udaletxeko arabiar aretoan.

Bidaideak Bilbao BSR taldea gurpil-aulkietan jokatzen den saskibaloi Kopako finalera heldu da. Finala asteburu honetan Malagan jokatuko dute. Lorpen handia da, zalantzarik gabe Txurdinagako kiroldegiko taldearentzat. Are gehiago denboraldi hasieran clubaren etorkizuna kolokan egon ostean. Irailean babesle nagusi gabe geratu zen eta une larria pasa zuen 2013ko azken lauhilabetekoan Bilbao Kirolakekin hitzarmena sinatu zuen arte; egun Bizkaialde programa, Saiatu Fundazioa eta Bidaideak elkartea ere laguntzaile ditu.

Gurpil-aulkiko saskibaloian aritu nahi duenarentzat eskola ere eskaintzen du Bilbao BSR taldeak Txurdinagako kiroldegian.