Bizkaiko anbulantzien elkarretaratzea

uriola.eus 2014ko api. 2a, 10:10
Gurutzetako ospitalearen aurrean, 11.30etatik 12.30etara, USO, LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek deituta, anbulantzien sektoreko langileentzat aplikazio orokorreko hitzarmena aldarrikatu dute.

Hitzarmenaren negoziaziorako egiten ari diren proposamenarekin enpresak eta Osasun Sailak langile hauek zein egoeratan utzi nahi dituzten irudikatu dute bertan, pixohialetan jarrita.