Barakaldon bizi den emakume baten egoeraren larritasuna, Eusko Jaurlaritzako atarira eraman dute Bizkaiko hainbat gizarte eragilek. Emakumea langabezian dago eta ez du diru iturririk. Horren ondorioz, Caritasek Barakaldon duen jantoki batean egiten du eguneko otordu bakarra. Janari falta horrek, osasunean eragin dio eta ebakuntza egin behar izan diote.
Eragileek, bizirauteko beharrezkoak dituen bitarteko ekonomikoen falta eta Lanbidek babesik gabe uzten duela salatu dute; “gizarte prestazioak eskuratu ahal izateko aukera zihurtatzen ez diolako.