Bilbao Turismok “basque FEST” gida turistikoa kaleratu du. Bertan, Aste Santurako, maiatzaren 1eko zubirako eta udaberri honetarako hainbat ekintzetarako informazio erabilgarria dakar. Ehun plan baino gehiago egiteko aukera eskaintzen ditu gidak, aisialdirako eta entretenimendurako lehen mailako aukerak izanik. "Eman buelta bat Bilbotik" hitz jokoarekin aurkeztu dute, Bilbo arkitektura baino gehiago dela aldarrikatzeko.
Jaiegun horietan egingo diren ekimenak babesteko asmoz, hiriko zerbitzuei buruzko argibide praktikoak, kulturalak eta kirolaren gaineko informazioak zehatz-mehatz azaltzen ditu. Prozesioen gida, euskal gastronomiari buruzko artikuluak, haurrentzako planak edota irteeretarako proposamenak irakurri daitezke. Gidak Bilboko plano bat dakar, eta bertan prozesio guztien ibilbideak agertzen dira.
12.000 liburuxka inguru argitaratuko dira lau hizkuntzetan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Gidak doan banatuko dira Euskadiko eta erkidego mugakideetako hotel, pentsio, aterpetxe eta turismo bulegoetan, baita Alondegian, Termibus eta barrutiko udal-zentroetan ere. Gidaren helburua atzerritarrez gain bilbotarrek eta inguruko biztanleek Bilbora hurbiltzea da, hamaika ekintzetan parte hartu eta disfruta dezaten.
“basque FEST” -ekin Udaberriko giroak hiriko txoko guztiak kutsatu eta jai esparru handia bihurtuko du, eta proposamen eta jarduera interesgarriak eta eskaintza gastronomiko oparoa dakartza. Gida Bilboko turismo bulego, hotel eta ostalaritza saltokietan topa daiteke, edo bestela hemendik deskargatu zuzenean.