Bilbok hartuko du Jai Alai World Tour Pro-Am zesta punta txapelketaren final handia

uriola.eus 2014ko api. 9a, 10:48

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak sustatzen dute ekimena, beste eragile batzuekin batera, kirol diziplina hori ikusgarriago egiteko asmoz.

Bilboko Udalak, Euskal Pilotaren Munduko Kontseiluak eta elkartuek hala nola Eusko Jaurlaritzak ere, hamar eragilerekin batera, Jai Alai World Tour lehiaketa abian jarri dute. Proposamen eta erronka berri honen bitartez, zesta punta merezi duen lekura itzularazi nahi dute, luzaroan gainbeheran ibili ondoren. Izan ere, azken urteotan Jai Alai edo Xisterak izan ohi duten ikuskizunak baino, eztabaida eta gogoetek garrantzi gehiago izan dute.

Zesta punta hiru olinpiadetan egon da, esate baterako, 1924an, Parisekoan; 1968an, Mexikokoan; edo 1998an, Bartzelonakoan -azken honetan erakusteko kirol gisa-. Jai Alai World Tour lehiaketaren bidez, euskal pilotaren barruan nazioartean arrakasta gehien lortutako diziplina sustatu nahi dute.

Hala, aurtengo denboraldia Pro-Am Txapelketen finalerdi eta finalak abiarazten hasiko da. Bilbo, Hondarribia, Gasteiz eta Bartzelonan egingo dira, apirilaren 11n, ostiralean eta maiatzaren 25ean, igandean.

Bilboko Club Deportivoko frontoian jokatuko diren finalerdi eta finalei dagokienez, apirilaren 11n, ostiralean, 20:00etan, Aimar-Ekhi bikotea Alberro-I. Erkiagaren kontra arituko da jardunaldiko lehenengo finalerdian. Bigarrenean, elkarren aurka lehiatuko diren pilotarien bikoteak Egiguren II-Del Rio eta Arbe-Zabala izango dira.

Bilbon jokatuko den Prom-Am fase honetako amaierako finala ostiraleko finalerdien irabazleen artekoa izango da, apirilaren 13an, igandean, goizeko 11:30etan hasita.


Pro-Am Finalerdiak Bilboko Club Deportivoko frontoian.

Apirilak 11 ostirala. 20:00

  • Lehenengo Finalerdia: Aimar-Ekhi vs. Alberro-I. Erkiaga
  • Bigarren Finalerdia: Egiguren II- Del Río vs. Arbe Zabala.

Ekainean, Pro-Am Txapelketa egingo da Bilbon. Ekainaren 6an, finalerdiak jokatuko dira eta ekainaren 13an, Lehiaketa honetako pilotari gailenen arteko Final Handia jokatuko da.

Master Series Txapelketak

Pro-Am zirkuitua ez da Jai Alai World Tour programaren hitzordu bakarra. Lehia honetako amateur eta profesional onenen arteko norgehiakokak ikusteko aukeraz gain, erronka berrian Zirkuitu Profesionala proposatuko da. Horretan munduko profesional onenek parte hartuko dut, batik bat, udan, hurrengo hirietan: Bilbo, Donostia, Hondarribia, Mutriku, Gernika, Markina, Gasteiz, Mexiko, Bartzelona...

Jai Alai World Tour programaren araudia

Rankingaren sailkapena egutegi ofizialean ezarritako lehiaketen %70 gehienez puntuatuta ezarriko da. %70 baino lehiaketa kopuru handiagoa jokatuko duten pilotariei puntuazioaren emaitzarik txarrena kenduko zaie. %70 baino gutxiago jokatuko duten pilotariei jokatutako lehiaketa-kopuruaren arabera esleituko zaie puntuazioa.

Lehiaketak partidu laburretan edo 15 tantoko seten arabera jokatuko dira. Pilotariek 15 tantoko 2 set jokatuko dituzte. Bikote bakoitzak set bana irabaziz gero, berdinketa hausteko 5 tantoko azken set bat egingo dute.