Langabeziak gora egin du Bilbon martxoan

uriola.eus 2014ko api. 10a, 15:00

Datuei erreparatuta, otsailean baino 582 langabe gehiago daude martxoan Bilbo. Orokorrean sektore guztietan eman da gorakada baina zerbitzuetan izan da nabariena. Bestalde, inoiz lanik egin ez duten 3.627 lagun daude langabezian, otsailean baino 80 gehiago.

Guztira 32.942 langabe daude Bilbon; otsailean (32.360) baino 582 gehiago. Sektore gehienetan eman da gorakada; industrian 3.053 pertsona daude lan egin ezinik, aurreko hilean baino 61 gehiago; eraikuntzan 3.842, otsailean baino 13 gehiago; eta zerbitzuetan 21.843 lagun, 408ko izan delarik gorakada. Nekazaritzan ez da aldaketarik eman; aurreko hilabetean bezala, langabe kopuruak 577 izaten jarraitzen du.