2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak maiatzaren 25ean ospatuko dira. Sufragio unibertsal, zuzen eta sekretuaren bidez europar hiritarrek, 2014 eta 2019 bitartean luzatuko den zortzigarren legealdian Europako Parlamentua osatuko duten europarlamentariak aukeratuko dituzte. Europako Parlamentuari indar gehiago eman eta ganberan eraldaketak gauzatu zituen Lisboako Ituna indarrean dagoenetik ospatuko diren lehenbiziko hauteskundeak izango dira.
Nola ematen da posta bidezko bozka?
Apirilaren 1etik maiatzaren 15era arte
Edozein postetxetan botoa emateko inprimakia eskatu behar da; inprimakia bete eta sinatu. Ondoren inprimakia postetxera eraman. Ez ahaztu NANa ere aurkeztu behar duzula.
Maiatzaren 5etik 18ra
Adierazitako helbidean jasoko dute eskatzaileek botoa emateko behar duten dokumentazio guztia. NANa erakutsita jaso ahalko dute, ziurtatuta iritsiko delako. Jasotzailea etxean ez badago, dagokion bulegora joan beharko da posta-abisuarekin batera.
Probintziako Hauteskunde Erroldako Bulegoak honako dokumentu hauek bidaliko ditu:
-
Botoa emateko gutun-azala.
-
Alderdi guztien boto-paperak.
-
Erroldan izena emanda egotearen ziurtagiria.
-
Zure botoa bidaltzeko gutun-azala.
Gutun-azal horretan bakoitzaren hauteslekua, atala eta mahaia egongo dira inprimatuta, eta bertara joan beharko gara botoa ematera.
Maiatzaren 22ra arte
Maiatzaren 22ra arteko epea egongo da botoa bidaltzeko, betiere, botoa ziurtatuta, doan, edozein Postetxetan.
Erroldan izena emanda egotearen ziurtagiria, hauteskunde-mahaira bidalitako gutun-azalaren barruan sartu behar da.
Ezinduak
Osasun Ziurtagiri Ofiziala aurkeztuta, botoa ematera joatea galarazten dioten arrazoiak zein diren adierazita. Inprimakia doakoa da, eta Medikuen Elkargo Ofizialean jaso daiteke bakarrik.
Notario-ahalordea; horren bitartez, boto-emaileak pertsona bat izendatzen du, hura ordezkatzeko batetik, eta posta bidez botoa emateko eskaera izapidetzeko bestetik.
Ordezkariak honako eginkizun hauek dauzka:
-
Ezinduaren Eskaera Inprimakia Postetxean aurkeztea eta funtzionarioaren aurrean sinatzea, ezinduaren NAN originala erakutsita.
-
Inprimaki horrekin batera, osasun-ziurtagiria aurkeztuko du, behar bezala betea, baita notario-ahalordea ere.
-
Postariak gaixoari edo ezinduari dokumentazioa zuzenean eman ondoren, ordezkariak, erroldan izena emanda dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria sartuko du haren hauteskunde-mahaira bidalitako gutun-azalaren barruan, eta posta bidez botoa emateko adierazitako jarraibideei jarraituko die.
-
Notario-ahalordea doakoa da.