Pentsionistak kalitatezko eta doako osasun publikoaren alde batuko dira

uriola.eus 2014ko api. 24a, 09:04
LAB sindikatua
Pentsionistak Martxaneko lagunek, osasun publiko, unibertsala, doakoa eta kalitatezkoaren aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar, apirilak 25, Plaza Biribilean.

Hainbat lagunek pairatzen dituzte egun bizi dugun krisi ekonomikoaren eta instituzioetatik heltzen diren etengabeko murrizketen ondorioak. Besteak beste, pentsiodunek botiketan eman den prezio gorakada eta pentsioetan zein osasun publikoan jasaten diren murrizketak sufritzen dituzte egunerokotasunean.

Bihar, apirilak 25, Pentsionistak Martxan plataformak elkarretaratzea deitu du "Osasun Publiko, Unibertsala, Doakoa eta Kalitatezkoa” lelopean, 12:00etatik 12:30etara, plaza Biribilean.