Programa bietan parte hartzeko plazen zozketa maiatzaren 8an egingo da; gurasoek maiatzaren 9tik 14ra bitartean egin ahal izango dute inskripzioa. Ezinbestekoa da umea Bilbon erroldatuta egotea.
3 bide daude aurre-inskripzioa egiteko:
- Internet: www.bilbao.net
- Telefonoa: udal informazioko 010/944 010 010 telefono zenbakia. Astelehenetik igandera, 08:00etatik 20:00etara. (Eskariak eta inskripzioak bakarrik; abonu-agirien igorpena “Bilbao Click” bulego elektronikoen bitartez).
- “Bilbao Click” bulego elektronikoak Otxarkoagako, Ibaiondoko, Deustuko, Begoñako, San Frantzisko, Basurtuko, Zorrotzako, Errekaldeko, Castañoseko, Iralako, Uribarriko, San Inazioko eta Abandoko udaltegietan eta San Agustin Eraikinean.
Itxaron zerrendan geratu diren umeek euren egoera kontsultatu eta inskripzioa egin ahal izango dute maiatzaren 21etik 26ra, fase horretan plaza lortu baldin badute.
Hutsik geratzen diren plazak aurretik aipatutako bideak erabiliz eskatu ahal izango dira, ekainaren 2tik 4ra. Iritsiera ordenaren arabera beteko dira, ekainaren 2ko goizeko 09:00etatik aurrera. Egun horietan honako hau egin ahal izango da:
- aurre-inskripzioan aukeratutakoak ez diren aukeretan izena eman
- esleitutako asteak osatu, 3 aste, gehienez ere
- aurre-inskripziorik egin ez duten umeak inskribatu
Informazio gehiago www.bilbao.net web gunean, udal informazioko 010/944 010 010 telefono zenbakian eta Euskara, Gazteria eta Kirol Sailean: 94 420 42 22/94 420 43 95/94 420 43 94.