Athletic

Athleticek gaur Vallecasen lor dezake Txapeldunen Ligarako sailkapena

uriola.eus 2014ko mai. 2a, 09:22

eu.wikipedia.org
21:00etan Athleticzaleek hitzordu garrantzitsua dute Vallecasen. Gaur Rayo Vallecanori irabaziz gero hurrengo denboraldian Champions Leaguean jokatuko du Athleticek. Valverdek ezagutzera eman du jada zelairatuko duen hamaikakoa. Ikus-min handia piztu da Bizkaia osoan, horren adibide, sarrerak agortu dira gaurko partidurako. URIOLAk inkesta txiki bat egin du herritarrek une hau nola bizi duten ezagutzeko.

INKESTA

Zer gertatuko da Athletic Champions Leaguean sailkatuz gero?

Irune: Ilusioa eta parranda izango dugu. Futbolak gauza asko tapatzen ditu, krisia, besteak beste.

Jon: Gure izena munduan gehiago entzungo da.

Carmen: Hurrengo denboraldian Errealak Champions Leaguean jokatuko ez duenez, irabaz dezala Athleticek.

Diana: Niri berdin dit, ni Errealekoa naiz.

Roberto: Hurrengo egunean lanera joan beharko dugu, berdin-berdin.

Boni: Langileen krisia bukatuko da.

 

Hamaikakoa

Ernesto Valverde entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Rayo Vallecanoren aurka jokatzeko:

Iraizoz, Toquero, Iñigo Perez, Laporte, Erik Moran, San Jose, Beñat, Iturraspe, Kike Sola, De Marcos, Ibai, Albizua, Iago Herrerin, Susaeta, Iraola, X.Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Ander Herrera, Saborit, Ekiza, Balenziaga, Guillermo, Ruiz de Galarreta.

Hurrengo lan saioa

Larunbata 2014-05-03 12:00 Lezama (ateak irekita).