Pilotazaleek hitzordu berezia daukate igande honetan. Olaizola II-ak eta Barriolak, Irujo eta Aretxabaletaren aurka joakatuko dute Eskuz Binakako finala arratsaldeko 17:00etan.
Aspeko taldekideek gogotsu hartuko diote lehiari, izan ere, Olaizolak bere seigarren finala jokatuko baitu eta final handi batera itzuliko baita Abel Barriola, jokatu zuen azkenekotik lau urtera eta jokatzen utzi ez ziotenetik hirura.