‘Bilbao Chess’ ekimenak munduko xakeko elitea batuko du Bilbon

uriola.eus 2014ko mai. 8a, 09:00

http://www.bilbaochess.com
Udalak jakinarazi duenez, irailean egingo den xake ekimen honek, milaka bisitari ekarriko ditu Bilbora; kontinentearen hogeita hamarren bat herrialdeetako jokalari, federazio-kide eta zaleen artean.

Kluben Europako Kopa eta Grand Slameko Maisuen Finala bateratzen dituen deiturak, Bizkaiko hiriburua munduko xake hiriburua bilakatuko du irailean, gaur goizean Udaletik jakitera eman duetenez.

Irailaren 12 eta 21a bitartean, elkarrekin ospatuko diren bi lehiaketek Bilbora milaka bizitari erakarriko dute, kontinenteko 30 bat herrialdeetako jokalari, federazio-kide eta zaleen artean, ekimenaren gaurko aurkezpen ofizialean Gabino Martínez de Arenaza Sustapen Ekonomikoaren eta Bizkaiko Aldundiaren Turismo zuzendariak eta Nora Sarasola Bilbao Ekintzako zuzendariak iragarri dutenez. Bertan izan da baita Leontxo García berriemailea, bi lehiaketen antolatzailea den Bilbao E-4 xake klubaren ordezkaria.

XXXI. Kluben arteko Xakeko Europako Kopa jolasteko sailkatutako europar taldeek Xakeko Europar Federakuntzan (XEF) aurretiko izan-ematea egin ahal izango dute maiatzaren amaieraraino. Erakundearen hasierako aurreikuspenaren arabera, 80 klub kontinentaletatik 70 inguruk izen-ematea egingo dute, gizonezkoen 55 eta emakumezkoen 15. Aurretiko izen-ematea egingo duten taldeek uztailaren amaieraraino izango dute behin betiko izen-ematea betetzeko eta gauzatzeko.

Europako Kopan izango direnen artean Sestaoko Xake Kluba dugu. Estatuko gaur egungo irabazleak, kirol honen Champions Leaguearako, mundu mailan etorkizun oparoa duen David Anton fitxatu du. David, 18 urteko maisu gazte aparta, Europako txapeldunorde erabatekoa da eta baita munduko sub 18ko txapeldunordea ere.

Irailean, Koparen zein Maisuen Finalaren egoitza izango den Euskalduna Jauregian elkartuko den elite mundialaren parte izango da David Antón. Lehiaketa irailaren 12an hasiko da eta nahiz eta talde bakoitzaren jokalariak egun batzuk lehenagora arte ezagutuko ez diren arren, XEF-k lehiakideen artean munduko rankingeko lehen 50 maisu goren gehienak egongo direla sumatzen du. Jakin badakigu dagoeneko, emakumezkoen artean, mundu mailako jokalari onena izango dela, Yifán Hou txinatarra.

Aurreikuspenei dagokienez, erakundeak uzte du Bilbao Chess 2014k Bilbo eta Bizkairako itzulkin ekonomiko garrantzitsu bat sortuko duela, bederatzi egunetan milaka bisitari erakarriko dituelako.

Helburu hau lortzeko, ekimenaren erakundeak jarduera paraleloak prestatu ditu buru-kirol aitzindari honen jokalari afizionatuak Bilbora erakartzeko. Haurrek ere euren gunea izango dute. Be Basque, bere alde, bisitariei Bilbo eta Bizkaiko aisialdi eta turismo eskaintzaren informazioa eskainiko die.