EAJk Hondarribian ekingo dio 2014ko Europar hauteskundeetarako kanpainari. Bertan, Iñigo Urkullu lehendakaria, Andoni Ortuzar EAJko presidentea, Izaskun Bilbao hautagaia eta Jean Telletxea PNBren hautagaia egongo dira.
EH Bilduk Iruñeako San Frantzisko plazan du hitzordua eta Josu Juaristi eta Maite Iturre egongo dira bertan.
Bilbon, PSEk Abandoibarran egingo du hasierako ekitaldia Patxi Lopez, Ramon Jauregi eta Eider Gardiazabalekin. UPyDko kideak Bilboko egoitzan batuko dira Gorka Maneiro eta Manu Agirre zein Lexuri Olabarriaga hautagaiekin. Eta Ezker Anitza alderdiaren hitzordua ere Bilbon izango da, Mikel Anderez Iratzarriko koordinatzailea, Isabel Salud Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusia eta Leire eta Iñigo Martinez hautagaiekin.
Bestalde, Arantza Quiroga presidentea, Alfonso Alonso Kongresuko kidea eta Carlos Iturgaitz hautagaiak parte hartuko dute PPk Gasteizen egingo duen ekitaldian.