Bilboko kaleetan 10 kilometro martxa eginez sustatuko dute txirrindularen erabilera

uriola.eus 2014ko mai. 9a, 10:25

Bizikleta Eguna igande honetan, maiatzak 11, ospatuko dute Bilboko txirrindulazaleek. Arriaga Plazatik abiatuko da martxa 12:00etan, 10 kilometro inguruko ibilbidea egiteko. Edozein erabiltzaile motarentzat egokitutako ibilbidea da. Parte-hartzaileek oroigarria jasoko dute.

Biziketa Eguna

Bilbon ibilbide luzea duen elkartea da Biziz Bizi. Bizikletaren erabilera bultzatzea helburu du, baina ez solik kirol bezala, baita autoaren ordezko garraiobidea bezala ere. Biziz Bizi taldeak gizartea sentsibilizatu nahian jarduera anitz antolatzen ditu bizikletaren inguruan. Besteak beste, igande honetako Bizikleta Eguna.

Ibilbidea: Areatzako kaia – Arriaga plaza – Areatzako zubia - Nafarroa kalea – Plaza Biribila – Kale Nagusia – Moyua plaza – Kale Nagusia – Jesusen Bihotza plaza – Sabino Arana – Felipe Serrate – Pitxitxi – Zunzunegi – Sabino Arana – Egia Generala – Gregorio de la Revilla – Gordoniz – Ferrokarrilaren zumarkalea – Santiago Brouard – Ametzola plaza – Enrique Eguren – Labayru – Rekalde zumarkalea – Moyua plaza – San Jose plaza – Elcano – Deustuko zubia – Pio X plaza – Francesc Macia – Botikazar erribera – Euskalduna zubia – Jesuen Bihotza – Abandoibarra – Uribitarte pasealekua – Isleta – Uribitarte – Barroeta Aldamar – Colon de Larreategi – Buenos Aires – Udaletxeko zubia – Sendeja – Viuda de Epalza – Areatza.

TOPOketak 4

"Bizi garen lekuekin erlazioa duen guztiari buruz hitz egitea" da TOPOketak taldearen xedea. Hiriak, pertsona edota gizarte gisara ere, "zelan eraldatzen ditugun eta zelan eraldatzen gaituzten", maila fisikoan zein emozionalean aztertzea, alegia.

Hurrengo saiorako, laugarrena jada, hiriko bizikletaren erabileraren gaia proposatu dute TOPOketak taldeko lagunek. Bidaide izango dituzte, besteak beste, Biziz Bizi elkarteko kideak.

Hiriko bizikletaren erabileraren gaia jorratzeko hitzordua BAOBAB tabernan (Printzipe kalea 1) izango da datorren maiatzaren 14an, asteazkena, 19:00etan. Saioa irekia da, beraz interesa izan dezakeen oro parte hartzera gonbidatuta dago.