Udalak jakinarazi duenez, zanga bat ireki behar da hodi berria sartzeko, sare nagusiarekin konektatu eta bertako zoladura konpondu behar dira. Lotura hori egin ahal izateko ezinbestekoa da handik doan hodia, Begoña urez hornitzen duena, desbideratzea aurrena, ordezkatuko denaren bidea oztopatzen duelako orain. Hona lanon zehaztapena:
A) Lehenengo eta behin Zabalbide kaleko 61ean dagoen 200 mm diametroko 25 metro hodi kendu behar da. Hodi horren bidez hornitzen da urez Begoña auzoa. Lan hori nahitaezkoa da kale horretan ipiniko den hodi handiaren bidea oztopatzen duelako.
- Aldaketak ibilgailuen zirkulazioan: zanga bat zabaldu beharko da eta, hortaz, ibilgailuen zirkulaziorako eten egingo da errei bat aste bitan. Halandaze, “tortilla” deritzon tokira heltzeko seinalista bat paratuko da ibilgailuei txandaka emateko bidea. Lan horiek maiatzaren 13an hasiko eta bi aste iraungo dute.
- Horniduran izango duen eragina: 25 metro hodi ipini ostean, sare nagusiarekin konektatu beharko da. Horretarako, 4 ordutan kenduko da ura gauez, 23:00etatik 03:00etara bitartean. Ur-eten hori maiatzeko azkeneko astean egingo da eta Santutxu, Solokoetxe, Iturrialde, Begoña, Uribarri eta Zurbarango 28.657 etxetan izango du eragina.
B) 400 mm-ko hodi bi kendu eta 600 mm diametroko hodi bat sartuko da 126 metroko tartean Zabalbide kalearen eta Zumalakarregi etorbidearen artean. Bi hilabete iraungo dute lanek. Denbora horretan zanga bat egingo da tarte osoan, Santutxu eta Uribarri urez hornitzeko hodi berria ipintzeko (6 bat aste); hodi berria sarera konektatu eta kaleko zoladura konponduko da (astebete).
- Aldaketak ibilgailuen zirkulazioan: zanga ireki eta hodi berria jartzeko lanek iraungo duten sei asteetan zirkulazioa etengo da norabide bietan.
- Horniduran izango duen eragina: sei asteok iraganda eta behin hodia jarrita, sare nagusira konektatuko da. Horretarako, 12 ordutan kenduko da ura uztaileko lehenengo astean edo. Santutxu, Solokoetxe, Iturrialde, Begoña Uribarri eta Zurbarango 28.657 etxetan izan du eragina. Egun zehatza, ura zein ordutan kenduko den, ur-tangak non jarriko diren eta gainerako gorabeherak ura kentzeko eguna hurbildu ahala emango dira jakitera.
Lanekin amaitzeko, galtzada konponduko da. Astebete inguru beharko da horretarako. Obra hori hodi berriak sartu ondoren egingo da, noski.
Lan hauek guztiak aldi berean hasiko dira.
Berritze-lanak Santutxu urez hornitzeko sareanObra eta Zerbitzuen Sailak aldi berean egingo ditu Zabalbideko eta Zumalakarregiko hodiaren obra eta lehendik aurreikusita zegoen Zumalakarregi eta Enrique Ibarreta kaleen arteko sarea berritzekoa, ur-eten bera aprobetxatuta. Kale horietan 400 mm-ko hodi zahar bi kendu eta 500 mm-ko berria sartu eta abian jarriko da. Zanga ireki ahala sartuko da hodi berria 6 aste iraungo duen obran.
- Aldaketak ibilgailuen zirkulazioan: zirkulazioa eten egingo da alde horretan.
- Horniduran izango duen eragina: aurreko ur-etena aprobetxatuta, hodi berria sare nagusiarekin lotuko da. Beraz, eraginpeko etxeak eta guneak eta iraupena berberak izango dira.
Zumalakarregi kalearen eta Karmeloko biribilgunearen arteko lan hauek Santutxu urez hornitzeko Sare Nagusikoen barruan daude sartuta, Europar Batasunaren finantzaziopean. Berritze-obra horretan, aipatutako lanak ez ezik, Luciano Bonaparte eta Cocherito de Bilbao kaleetakoak ere sartzen dira, amaitu aginean daudenak hain zuzen.
Lanon aurrekontua, guztira: 1.365.276,26 eurokoa da, BEZ barne. Konponketok egiteko lanetan 40tik gora langilek hartuko dute parte, 5 atzera-pala, bi garabi-kamioi, bi tailer-kamioi eta Dumper kamioi bat erabiliz, besteak beste.