Apirilean ere langabeziak gora egin du Bilbon

uriola.eus 2014ko mai. 14a, 15:10
Datuen arabera, langabeziak gora egin du apirilean Bilbon. Martxotik otsailera gorakada nabarmenagoa izan bazen ere, apirilean aurreko hilean baino 151 langabe gehiago daude Bizkaiko hiriburuan.

Guztira 33.093 langabe daude Bilbon; martxoan (32.942) baino 151 gehiago. Lan esparruko sektore guztietan eman da gorakada. Nekazaritzan 582 lagun daude lan egin gabe, martxoan baino 5 gehiago; industrian 47 pertsonako gorakada eman da (3.100); eraikuntzan 6koa (3.849) eta zerbitzuetan aldiz, martxoan baino 25 lagun gehiagok ez dute lanik (21.867). Aurretiaz lanik egin ez duten langabeak 3.695 dira, martxoan baino 68 gehiago.

 

[2014/04/10] Langabeziak gora egin du Bilbon martxoan