Hiru sendiak alokairua hilabetero ordaintzen badute ere, kaleratzeko arriskuan daude. Banco Popularrak pisuen jabetza zuen enpresari etxebizitzak bahitu zizkion lehenik, eta orain, bertan bizi diren lagunak kalean utzi nahi ditu PAH Kaleratzerik Ez! plataformaren arabera. Etxebitzen kontratuak PROINSUCO S.L. enpresak egin zituen “etxebizitzen jabea ez zenean”. Hori dela eta, epaileak kontratuak baliogabetu ditu. Beraz, 2011tik, bertako bizilagunek alokairuko errenta ordaintzen jardun dute eraikineko jabe ez denari.
Bihar etxe kaleratzea ekiditen ahaleginduko dira eta horretarako, hiritarren laguntza eskatu dute. 08:30ean, jarri dute hitzordua Mena kaleko 3.zenbakian. EH Bilduko zinegotziek ere, bertan egongo direla aurreratu dute.
[2014/05/12] Giza kate baten bidez Mena kaleko etxe kaleratzeak bertan behera geratzeko eskatu dute
[2014/05/05] Mena kaleko hiru familiak kaleratuko dituzte akordio faltagatik