Felipe de Borbon Iñigo Urkullu lehendakariarekin batera izan da atzoko Novia Salcedo Fundazioaren VI. Sari banaketa ekitaldiaren buru. Ekitaldia hasi baino lehen, kamiseta laranjaz jantzitako Lur Etxeberria, Unai Urruzuno, Xabier Isasi, Maribi Ugarteburu eta Diana Urrea legebiltzarkideak beraien jesarlekutik altxatu dira "erabakitzeko eskubidea" eta "askatasuna" aldarrikatuz.
Ekitaldian zegoen publiko zati batek haien jarrera gaitzetsi du, eta haien aldarrikapenak estaltze aldera txaloka hasi da. Ondoren, aretotik irteteko gonbitea luzatu zaie eta aldarrikapenak antzokiaren kanpoaldean jarraitu dituzte.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!