Goizeko 11.00etatik 14.00etara bitartean Bilboko hainbat Ikastetxetako DBH 3. eta 4. Mailako 14 eta 16 urte bitarteko ikasleak, Bilboko Itsasadarrean elkartuko dira euskararen alde arraun egiteko.
Programa, martxoaren 28an hasi zen eta euskal pilota, herri kirolak eta arrauna praktikatuz, Bilboko hainbat ikastetxetako LH eta DBHko ikasleen artean euskara sustatzea dauka helburu.Ikasleek lehenengo pertsonan ikasi ahal izan dute arraunaren historia, kultura, arraun egiteko teknikak, euskararen erabilerari lotutako euskal jolas eta jokoen espazioa garatzea, talde lana eta kooperazioa, eta Nerbioi Itsasadarra eta Bilboko hiria beste perspektiba batetik sentitzeko aukera.
DBH 1. eta 2. mailako ikasleentzat ere egon da zuzenduta herri kirolak oinarri dituzten euskal jolas eta jokoak lantzen dituen euskarazko unitate didaktikoa. Ekimen honek ere 1.000 ikasle inguru batu ditu.
Hurrengo urterako programa
Ikasarrauna programak euskara eta kirola sustatzeko asmoz lanean jarraituko du hurrengo 2015ean ere. Horretarako, Bilboko hainbat ikastetxetako LH 5. eta 6. mailako ikasleek euskal pilota, kirol maitatuenetariko eta jarraituenetariko bat gurean, praktikatu ahal izango dute euskal giroan.