Maiatzaren 25ean distantzia erdiko Bilboko laugarren Triathloiak kirolari eta ikusle asko erakarriko ditu. Lehiaketak hiru zati izango ditu, lehenengoa 1.900 metroko igeriketa, Bilboko itsasadarrean barrena. Bigarrena, bi bueltetan banatutako 90 kilometroko ibilbidea bizikletaz, eta azkena, hiru bueltatan banatutako korrika lasterketa.
Iragarritako trafiko aldaketak
Bilboko Udalak Ernesto Erkoreka plaza ingurutik autoz ez ibiltzea gomendatzen du datorren larunbateko, maiatzak 24, 14:00etatik 18:45tara. Bilbotik irteteko Miraflores etorbidea eta A8a erabiltzea erregutzen da.
Bestetik, 16:10etatik 20:35ak arte, gutxi gora behera, Udaletxeko zubian zirkulazioa erabat itxiko da noranzko bietan eta garraio publikoa baino ezin izango da erabili Udaletxerako noranzkoan. Gainera, zenbait itxiera eta aldaketa egingo dira lasterketak iraun bitartean aipatutako inguruetan zapatuko arratsalde osoan zehar.
Zirkulazio aldaketei buruzko informazio guztia gaurtik aurrera, 010 udal informazio telefonoan eta Interneteko honako estekan kontsultatu daiteke. Triathlonari buruz gehiago jakiteko hemen.