Europar hauteskundetarako kanpainari amaiera emango diete gaur alderdiek

uriola.eus 2014ko mai. 22a, 17:28

Maiatzaren 8an hasitako hauteskunde kanpainari amaiera emango diote gaur alderdi politikoek. Gehienek Bilbon dute azken bozkak eskuratzeko hitzordua.

Ahal dugu! alderdiak atzo arratsaldean eman zion dio itxiera kanpainari. 19:00etan Plaza Barrian batu ziren eta gonbidatuen artean egon ziren, Gamoraleko auzokide mugimenduko kidea den Berri Espinosa eta Manuel Gari aktibista ekologista.

PSE-EEko kideek, gaur, goizeko 11:00etan dute hitzordua Alameda Rekaldeko egoitzan. Bertan, Ramon Jauregi, Eider Gardiazal, Maider Lainez eta Ekain Rico egongo direla aurreratu dute.

PPk ere goizean deitu du mitina, 11:00etan. Hauek Itsas Museoan batuko dira eta bertan, Carlos Iturgaiz, Arantza Quiroga eta Zor Nubla egongo dira beste askoren artean.

EH Bilduren ekitaldia Plaza Barrian izango da 19:00etan. Josu Juaristi zerrendaburuak eta Hasier Arraiz Sortuko presidenteak hartuko dute hitza. Koaliziotik jakinarazi dutenez, igandeko zenbaketa jaia Bilborocken izango da 20:00etatik aurrera.

EAJko kideak La Casillan emango diote amaiera Europar hauteskundeetako kanpainari 20:00etan. Jean Telletxeak, Izaskun Bilbaok, Andoni Ortuzarrek eta Iñigo Urkullu Lehendakariak hartuko dute hitza.