Saltokiak ezartzeko izapideak sinpletu ditu Udalak

uriola.eus 2014ko mai. 26a, 11:00

Bilboko Udalak pauso berri bat eman eta hirigintzako araudia sinpletu du, hirian ezapideak erraztu eta saltokiak ezartzean erabilerak argitzeko.

Enplegua sortu eta Bilboren dinamizazio komertziala sustatu lezaketen jarduera ekonomikoak ezartzen laguntzea da Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren (HAPN) xede nagusia. Haren bidez amaitu da 2010ean hasitako ekimena, Bilboko udal araudia Europako, Estatuko eta EAEko araudiari egokitzeko.

Udal Plangintzarako Aholku Batzordearen aldeko irizpena pasa den apirilean jaso eta gero, Udal Gobernu Batzordeak aldaketaren hasierako onarpena ebatzi du eta jendaurrean epe jakin batez ipini eta gero, behin betiko onartuko da Udal Osoko Bilkuran.

Erabilerak parekatzea eta aldaketak Erdigunean

Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren oraingo aldaketa honi esker, bertan araututako erabilerak Jarduera Ekonomiko eta Ekipamendu Komertzialetarako Lursailen Sorkuntza Publikoaren Lurraldearen Arlokako Planean ezarritako erabileren sailkapen eta tipologiarekin parekatuko dira. Gainera, sailkapena ezartzean azalera neurtzeko modua ere zehazten du, parametro berdinak erabilita.

Hala, 2.500 m2 baino gutxiagoko azalera duten merkataritza-guneetarako eta aparkalekurik gabeko azalera handiko saltokietarako, ez da hiriko Erdigune gisa zehaztutako eremuan aurretiazko Plan Berezirik idatzi behar izango. Izan ere, Sabino Aranako bide-zubia eraitsi ondoren, Garellanoko lurzoruak eremu horretan sartzen dira.

Erdigunetik kanpo Plan Berezia prestatzeko obligazioa bere hartan mantentzen da, -aparkatzeko azalera kontuan hartu gabe- 2.500 m2ko azalera erabilgarria eta 5.000 m2 baino gehiagoko eraikitako azalera duten merkataritza-guneak eta azalera handiko saltokiak ezartzeari dagokionez.

Produkzio edo Biltegietarako eremuetan erabilera motekin malguago jokatzea

Halaber, HAPNren honako aldaketa honetan erabilera motekin malguago jokatzea aurreikusten da produkzio edo biltegietarako eremu gisa izendatuta dauden lekuetan, horrela, kokapenaren arabera jarraian azaldu bezala bereizteko:

 1.    Kadaguaren eta Zorrotzako Muturraren eremuek oraingo araudiarekin jarraitzen dute, Zorrotzako Muturraren araubidea orain izapidean dagoen aldaketa puntualean gauzatuko den arren.

 2.    Zorrotza, Gaztelondo eta Larraskitu: baimendutako erabilerak edota osagarriak direnak zabaldu dira, ekipamenduen erabilerei eta hiriko zerbitzu administratiboei lotuta, jarraian azaldutako egoeretan:

Erabilerak. 3 Ekipamenduak:    

    1. egoera. Hiriko Zerbitzuak. Deportivo
    6. egoera. Asistentziala -egonaldia edo gaua igarotzea ez dakartenean-.
    8. egoera. Jolaserako, aisia eta ikuskizunak.
    9. egoera. Soziokulturala.
    10. egoera. Elkarteak
    12. egoera. Hileta Zerbitzuak

Erabilerak 4. Hiriko Zerbitzu Administratiboak:

    1. egoera. Hiriko Zerbitzuak.
    6. egoera. Asistentziala -egonaldia edo gaua igarotzea ez dakartenean-.

 3.    Elorrieta eta Boluetako eremuak: hedapen honetan, baimendutako erabilera edota erabilera osagarri gisa ekipamendu eta hiriko zerbitzu administratiboetako erabilera guztiak barne hartzen ditu, gehi Hirugarren mailako Erabilera Komertzialak.