PSOE eta PPk beherakada izan duten bitartean alderdi ertain-txikiek gora egin dute Bilboko auzo guztietan

uriola.eus 2014ko mai. 27a, 13:26

Igandeko Europako hauteskundeen emaitzei begira, Bilboko auzoak aztergai izan ditugu gaurkoan. Orokorrean, sozialista eta popularrek beherakada handia izan dute; EAJk gehiengoari eutsi dio; EH Bilduk babesa eskuratu du auzo ia guztietan eta alderdi txikiek boto gorakada nabaria izan dute Bilbo osoan.

1. Barrutia:

Arangoitin, PSOEk jarraitzen du lehenengo indarra izaten 380 bozka galduta ere. 2009an ez bezala, EAJk lortu du bigarren postua; EH Bilduk hirugarrena eta PP bigarrenetik laugarrenera pasatu da. IUk 67 boto gehiago ditu; UPDk 50 eta Ahal Duguk ez botorik eskuratu.

Beste behin, EAJ boto gehien eskuratu dituen alderdia izan da Deustun, 2.936. EH Bildu bigarren indarra izatera pasatu da 1.255ekin; PP hirugarrenean geratu da 2009ko hauteskundeetan baino 577 bozka gutxiagorekin eta PSOE bigarrenetik laugarren indarra izatera pasatu da 1.040 boto galdu eta gero. Ahal Dugu alderdiak 459 boto lortu ditu eta bosgarren indarra eskuratu du auzoan.

Deustuibarran EH Bilduk lehen indarra izaten jarraitzen du 2009ko hauteskundeetan baino 29 boto gehiago lortu eta gero. PSOE eta PPk hemen ere beherakada izan dute eta gainontzekoak antzera gelditu dira.

Elorrietan alderdi handi guztien beherakada eman den bitartean, Ahal Dugu indartsu sartu da eta IU eta UPDk gora egin dute.

Ibarrekolandaren kasuan, EAJ lehen indarra izatera pasatu da 1.216 punturekin eta PSOEk postu hori galdu du 708 botorekin batera. PPk ere 318 bozka gutxiago eskuratu ditu eta EH Bildu, IU, UPD eta Ahal Dugu alderdia indartuta atera dira hauteskunde hauetatik.

PSOE San Inazion ere bigarren indarra izatera igaro da 695 botorekin. IUk 2009an baino 226 boto gehiago lortu ditu; EH Bilduk 78;UPDk 86; EAJk 137 eta Ahal Duguk, lehen aldiz, 357 boto izan ditu.

2. Barrutia:

2009ko Europar hauteskundeekin alderatuta, EAJk 4 bozkako igoera izan du Arabellan, PSOEk 120 boto galdu ditu, PPk 45 eta EH Bilduk bat gehiago izan du. Gorakada handiena IU, UPD eta Ahal Dugu alderdiek lortu dute; 30ekoa, 20koa eta 46koa.

Kastainosen EAJ izan da garaile 1.103 bozkarekin, aurrekoetan baino 11 gutxiagorekin; PSOEk 432 bozka galdu ditu eta PPk 283. EH Bilduren kasuan 17 bozka gehiago eskuratu ditu, 377 guztira; IUk 111; UPDk 46 eta Ahal Dugu alderdiak, 216.

Lorurin, EAJk PPri kendu dio lehenego indarra 62 bozkarekin; PSOE 33 eta PP 32rekin geratu dira eta EH Bilduk aurreko hauteskundeetako emaitza berdinak lortu ditu, 33. IUk 19 bozka gehiago ditu; UPDk 13 eta Ahal Duguk 19.

Matikon EAJ, PSOE eta PPk beherakada izan duten bitartean, EH Bilduk, IUk, UPDk eta Ahal Duguk gora egin dute. PSOEren kasuan, 2009an baino 225 bozka gutxiago izan ditu eta PPk 93 gutxiago. EAJren beherakada 29 bozkakoa izan bada ere, ez da lehen postutik jaitsi.

Uribarrin, PSOEk EAJri utzi dio lehen indarra 846 boto galdu eta gero. PPk 2009an baino 294 bozka gutxiago lortu ditu; EH Bilduk 106 gehiago; IUk 193ko gorakada, UPDk 103koa eta Ahal Duguk 288 boto eskuratu ditu auzoan.

Zurbaranen ere, bigarren barrutiko auzo guztietan bezala, PSOEk beherakada handia izan du, 2009an baino 701 bozka gutxiago. EAJ garaile atera da 1.160 botorekin, PPk hirugarren postua du 525ekin, EH Bilduk laugarrena 458rekin; Ahal Duguk bosgarrena 235ekin; IUk seigarrena 229rekin eta UPDk zazpigarrena 146rekin.

3. Barrutia:

Otxarkoagan PSOEk garaile jarraitzen du 600 boto galdu baditu ere. EAJk 220ko gorakada izan du eta EH Bilduk 117koa; IUk 88koa eta UPDk 44koa. Ahal Dugu bosgarren tokian jarri da 164 botorekin.

Txurdinagan EAJ lehen indarra da 1.764 botorekin eta PSOE bigarrenera pasatu da 1.001 bozka galdu eta gero. PPk 350 boto gutxiago lortu ditu eta EH Bilduk 92 gehiago; IUren gorakada 265koa izan da; UPDrena124koa eta Ahal Dugu alderdiak 524 bozka eskuratu ditu.

 4. Barrutia

Alderdi handi guztiek behera egin dute. Hala ere, EAJk lehen indarra mantentzen du; EH Bildu laugarrenetik bigarrenera pasatu da; PP hirugarrenean mantendu da eta PSOEk laugarrenera egin du jaitsiera. Ahal Dugu 116 bozkarekin sartu da Begoñako auzoan.

PSOEk eta PPk beherakada izan duten bitartean, gainontzeko alderdiek gora egin dute Boluetan. EAJ izan da garaile; jarraian PSOE; ondoren EH Bildu; gero PP; bosgarrenean IU, seigarrenean Ahal Dugu eta jarraian UPD.

Santutxun oso nabaria izan da PSOEren beherakada; aurten 2009an baino1.699 bozka gehiago lortu baititu. Gauzak horrela, lehenego indarra galdu du EAJri lekua utzita 3.208 botorekin. EH Bilduk ere gora egin du, baita IU, UPD eta Ahal Duguk ere.

5. Barrutia:

2009an baino 70 bozka gehiagorekin, EAJk lehen indarra eskuratu du Abusun. PSOE bigarrenera pasatu da 283 boto galdu eta gero. EH Bilduren gorakada nabaria izan da, 67 bozkako; IUrena 100ekoa eta UPDrena 21ekoa. Ahal Duguk 122 boto izan ditu auzoan bere lehenego hauteskundeetan.
EH Bilduk ez du lehenego indarra lortu Atxurin 31 botogatik baina gorakada nabaria izan du. PPk eta PSOEk behera egin dute gainontzeko auzoetan bezala eta IU zein UPDk 2009an baino bozka gehiago izan dituzten bitartean, Ahal Duguk 136 eskuratu ditu.

Bilbo Zaharrean EH Bilduk 2009an baino 90 bozka gehiago lortu ditu eta lehen indarra izaten jarraitzen du. EAJk ere gora egin du; baita IU eta UPDk ere. Honetan, Ahal duguk 133 boto izan ditu.

Buia-Seberetxeren kasuan, egoera 2009aren antzekoa da; EAJk du lehen  indarra, bigarrena PSOEk hirugarrena EH Bilduk, PPren aurretik jarrita; laugarrena Partidu Popularrak; eta jarraian, Ahal Dugu, IU eta UPD joan dira.

Iturrialden EH Bildu hirugarren indarra izatetik bigarrenera pasatu da PSOEren beherakadagatik. Hala ere, EAJ garaile suertatu da beste behin eta PP laugarren indar. 134 bozka lortu ditu Ahal Duguk eta IUren ingoera 63 bozkakoa izan da.
Miribillaren kasuan Ahal Duguk 250 boto lortu ditu eta IUk 2009an baino 109 gehiago. PSOEk izan du aldaketa nabarmenena 446 boto galdu eta gero. EAJ, EH Bildu, IU eta UPDk izan dute gorakada auzoan.
PSOE, EAJ eta PPk izan ezik, gainontzeko alderdiek gorakada pairatu dute San Adrianen. EAJ lehen indarra izatera pasatu da eta PSOE bigarrenera. PPk hirugarren indarra izateari utzi dio eta EH Bilduk hartu dio lekukoa.

189 bozka galdu eta gero PSOE bigarren indarra da San Frantziskon eta EH Bildu atera da garaile 389 botorekin. EAJk bigarren indarra eskuratu du eta PSOeren atzetik Ahal Dugu geratu da 152rekin. Jarraian, PP, IU eta UPD geratu dira.

Solokoetxen EAJk garaile izaten jarraitzen du; EH Bilduk bigarren PSOEk hirugarren eta PPk laugarren. Ahal Dugu bosgarren indar bezala sartu da 210 botorekin, IU seigarren 193rekin eta jarraian, UPD 89rekin.

Zabalan ere PSOEk lehen indarra galdu du. EAJ da orain garaile eta jarraian EH Bildu. PPren bozkek behera egin dute eta IUk eta UPDk beste behin, gora. Ahal Dugu 135 botorekin sartu da Zabalan.
EH Bildu izan da Alde Zaharrean mantendu den alderdi bakarra eta ondorioz lehen indarra eskuratu du beste behin. EAJk 116 boto galdu ditu; PSOEk 250 eta PPk 88. IUren gorakada 87koa izan da eta UPDrena 18koa. Ahal Duguk 254 izan ditu hemen. 

 6. Barrutia:

PP alderdiak lehen indarra galdu du Abandon eta PSOErekin batera 1000 bozka baino gehiago galdu ditu. EAJ atera da garaile 3.384 botorekin eta EH Bildu hirugarren postura pasatu da. Ahal Dugu alderdiak 809 boto eskuratu ditu auzoan eta IU zein UPDk ere, gora egin dute nabarmen.

Indautxun ere PPk lehen indarra galdu du eta 1.239 boto. EAJk 167 irabazita lehen postura igaro da. PSOEk 1.038 boto gutxiago atera ditu eta EH Bilduk 48 gutxiago. Ahal Duguk 585 eskuratu ditu Indautxun, eta IU zein UPDk berriro ere gorakada azpimarragarria izan dute.

7. Barrutia:

Ametzolan EAJk, PSOEk eta PPk bozkak galdu dituzten bitartean, EH Bilduk, IUk, UPDk eta Ahal Duguk gora egin dute indarrarekin.

Errekalderen kasuan, grafikoak argi erakusten du PSOEren galera; aipatzekoa dira ere, EH Bildu eta IUren gorakadak. Ahal Dugu alderdiak 421 bozka lortu ditu auzoan bere lehen hauteskundeetan.

2009ko hauteskundeetan, PSOEk 10 botogatik ez zuen lehen indarra izatea lortu eta EAJ atera zen garaile Iralan. Oraingoan, aldea 520 bozkakoa izan da. PP bigarren indarra izatera pasatu da eta EH Bilduk lortu du laugarrena. Ahal Dugu aurki dezakegu bosgarren postuan 276 botorekin eta jarraian IU 245ekin. UPDk ere 117 babes berri eskuratu ditu.

111 bozka galduta ere, PSOE lehen indar moduan mantendu da Iturrigorri-Peñaskalen. EAJk bigarren indarra kendu dio PPri eta gainontzeko alderdiek gorakada izan dute.

PSOE eta PP izan ezik, gainontzeko alderdiek 2009an baino bozka gehiago lortu dituzte. Aipatzekoa da EH Bildu, IU eta Ahal Duguk lortutako babesa.

Uretamendi-Betolazan ere PSOEk lehen indarra mantendu du baina babes handia galduta. EAJrentzat da bigarren indarra 152 botorekin eta EH Bildurena hirugarrena 95ekin. PPk 29 boto galdu dituen bitartean, Ahal Dugu 35ekin sartu da auzoan, IUk 21 gehiago lortu ditu eta UPDk 9 gehiago.  
8. Barrutia:

Altamiraren kasuan ere, sozialistek eta popularrek babesa galdu duten bitartean, EAJk lehen indarra lortu du, EH Bilduk 19 botoko gorakada eta Ahal duguk 27 bozka lortu ditu. IU eta UPD 16 botora berdindu dira.

 

2009an bezala, EAJk irabazi du Basurtun 1.664 boto lortuta. PSOEk 669 galdu ditu eta PPk 439. Aipatzekoa da Ahal Duguk 343 bozka lortu izana eta IUk 2009an baino 151 gehiago.

EAJ hirugarren indarra izatetik lehenegoa izatera igaro da sozialista eta popularren beherakadaren ondorioz. EH Bilduk, IUk, UPDk eta Ahal Duguk babes handia lortu dute Masustegin.
Olabeagan EAJk lehen indarra mantendu badu ere, 2009an baino 28 boto gutxiago eskuratu ditu. Bigarren indarra EH Bildu izan da aurreko hauteskundeetan baino 10 boto gehiagorekin. PSOE, PP, IU eta Ahal Dugu oso parekatuta geratu dira.
Zorrotzan ere, PSOEk babes handia galdu du bigarren indarra izatera helduta. EAJ atera da garaile auzoan baina alderdi ertain eta txikiek babes handia lortu dute.

[2014/05/26] Hauteskundeak Bilbon: EAJ nagusi, PP eta PSE-EEren beharakada nabaria

[2014/05/26]IBAIZABAL: Europako Hauteskundeak