2014ko azken hiruhilekoan Bilbok TAO-OTAko 3.500 leku gehiago izango ditu. Neurri honen bidez, Udalak Miribilla, Unzeta Parrokoa, eta San Mames inguruko auzokideen eskaerari erantzungo dio.
Asier Abaunza, Zirkulazio eta Garraio zinegotziak, oposizioaren aurrean azaldu zuen araupeko aparkamendurako zerbitzuari (TAO/OTAri) buruzko ordenantzaren aldaketa eta gaurtik aurrrea, ordenantzaren moldaketa 10 egunez erakusketa publikoren menpe egongo da. Ekaineko Osoko Bilkuran eztabaidatuko dute proposamena.
TAO plaza kopuruaren igoera Miribillan, Bilbo Zaharrean, San Frantziskon, Zabalan eta San Adrianen emango da besteak beste, OTAren 12.zonaldea sortuz. Gune berri honek 2.750-2.900 plaza berri eskainiko ditu. Bestalde, Santutxuko 11.zonaldeari Unzeta Parrokoaren etxaldea gehituko zaio 167 aparkaleku berrirekin; eta San Mames inguruan 540 izango dira gehituko dituzten plazak.