Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, haurtzaro zerbitzuaren bitartez, datorren udarako Eguneko Udalekuak eta Udako Jolastokia aisia programetan parte hartzeko hutsik geratu diren 600 plazetan izena emateko epea zabalduko da.
Gaurtik aurrera, ekainak 2, egin ahal izango dira izen emateak. Edozein umek eman ahal izango du izena, aurretik eskaririk egin ez badu ere. Gainera, asteren bat esleituta duten familiek izen ematea osatzeko aukera izango dute 3 aste gehienez Udalekuen kasuan, edo 2 aste gehienez Udako Jolastokirako. Udaleku programaren kasuan 6 eta 12 urte bitarteko umeek izena eman ahalko dute (2002-2007 urteetan jaiotakoak) eta Jolastokia programaren kasuan, ordea, 3 eta 6 urte bitarteko umeak (2008-2010 urteetan jaiotakoak).
Izen ematea internet bidez www.bilbao.net webgunean, Udal informazioko telefono zenbakian 010 / 944 010 010 (goizeko 08:00etatik 20:00etara) eta zuzenean egin daiteke Otxarkoagako, Ibaiondoko, Deustuko, Begoñako, San Frantziskoko, Basurtuko, Zorrotzako, Errekaldeko, Castañoseko, Iralako, Uribarriko, San Inazioko eta Abandoko udaltegietan eta San Agustin Eraikinean dauden “Bilbao Click” bulego elektronikoetan.
Hainbat berrikuntza
Aurtengo edizioan “Itsasoa bezain opor atseginak” aurkeztuko da, non, hainbat jolas eta abentura exotikoetan murgiltzeaz aparte, umeek, elkarbizitza bultzatzen duten balioak landuko dituzte.
Bestetik, aurten zabaldu dira ingelesez soilik eskainitako 300 plaza. Eguneko Udalekuak programan eta nahiz eta komunikazio hizkuntza izango den, ez da hizkuntza horretako klaserik emango.