Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 200 jarduera eta ekitalditik gora programatu ditu maiatzerako eta ekainerako hiriko zortzi barrutietan, Kultura Kalez Kale delako programaren barruan. Maiatzak agur esan badigu ere, ekainean egitarau zabala eskainiko dute programaren baitan.
Hilabete honetako ekimenek era askotako doako jarduerak bilduko dituzte –musika eta dantza emanaldiak, bertsolariak, zinema, hitzaldiak, erakusketak, ipuin-kontalariak, kaleko animazioa, magia, antzerkia, zirkua eta tailerrak–, besteak beste.
Aste honetan barritu guztietan eskaintza bereziak egongo dira. Ekainaren 3tik 13ra bitartean, erakusketak egingo dituzte; Kastainoseko Udaltegian Jose Maria Tros de Ilarduyaren esposaketa; Barrainkuako Udaltegian Samuel Garcia Baquerinen erakusketa egongo da; eta Arkaitz Moralesen argazki erakusketa Errekalden.
Bestalde, ekainaren 5an, osteguna, 19:30ean, `Gibelurdinak´ taldeak kontzertua emango du Deustuko Ramon y Cajal kaleko tabernetan. Eta Zorrotzan zine emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute hiritarrek.
Ostiralean, Santutxuko La Zonatik Orkresta Elekrotxaranga abiatuko da 20:00etan eta 18:30ean, Atxuriko plazan, Ther Funes Troup taldearen `The Funes Van´ kale antzerkia egongo da.
Larunbatean, ekainak 7, 17:00etan, `The Cabret´ zirukuaren txanda izango da Otxarkoagako Ugarte plazan `Cia. El Sainete´ konpainiaren eskutik.
[2014/05/06] Bilboko auzoek 200 jarduera kultural inguru eskainiko dituzte maiatzean eta ekainean