Errepublika aldarrikatzeko hitzordu berriak

uriola.eus 2014ko eka. 6a, 06:45

Bizkaiko Martxak plataformak jakinarazi duenez, larunbatean, ekainak 7, errepublikaren aldeko manifestazioak egingo dira Euskal Herriko hainbat hiriburutan. Bilboko martxa 20:00etan abiatuko da Jesusen Bihotzetik.

Ekainaren 2an ezagutarazi zuen Juan Carlos I.ak abdikatzeko asmoa eta geroztik, hainbat izan dira monarkiaren kontra eta errepublikaren alde egin diren elkarretaratzeak. Sare sozial bidez, Bizkaiko Martxak jakinarazi du, larunbatean, manifestazio ugari egingo direla aldarrikapen berdinarekin.

Bilbokoa, 20:00etan hasiko da Jesusen Bihotzetik; Iruñeakoa 18:00etan autobus geltoki zaharretik; Gasteizekoa 20:00etan, irtengo da Andramari zuriaren plazatik; eta Donostiakoak Boulevardean izango du hasiera. 

Astelehenean bertan abiatu zuten Juan Carlos I.enak kargua uzteko eta Felipe printzeak bere tokia hartzeko prozesua. Asteartean, Mariano Rajoy, Espainiako presidenteak, ezohiko ministro-bilera deitu zuen prozesua ahalbidetuko duen lege organikoa onartzeko. Bilera horretan, Kongresuko Mahaiak Juan Carlosen abdikazioa indarrean sartuko duen artikulu bakarreko lege organikoaren proiektua onartu; eta orain, Kongresuak eta Senatuak berdina egin beharko dute. Data behin behinekoa ez bada ere, ekainaren 18an izendatuko dute Felipe Borboikoa errege.

 

 

[2014/06/02] III. Errepublikaren aldeko elkarretaratzeak deitu dituzte

[2014/06/03] Plaza bete errepublikazale