Gaurtik aurrera, Metro Bilbao gau osoan erabilgarri izango da bariku eta jai bezperan. Udako ordutegia lau hilabetez egongo da indarrean ekainetik hasita irailera arte, hain zuzen. Zerbitzuak udaldira eta herri eta auzoetako jaiek gehitzen duten eskarira egokitzea du helburu.
Erantzun baikorra
Harrera ona izan du ordutegi luzapenak biztanlerian, batez ere barikuetan. Iaz, ostiraletan, batazbeste 22.582 pertsonak erabili zuten metroa. Ostegun zehatzetan, hala nola, abuztuaren 23ko gauean, 91.890 joan-etorri erregistratu ziren Metro Bilbaoko kantzeladoreetan.