Hainbat sindikatuk, alderdik eta gizarte eragilek eman diote atxikimendua dinamikari. Besteak beste, ELA, LAB, CNT, CGT, ESK, STEE-EILAS, Lokarri, Sortu, EA, Alternatiba, Aralar, Ezker Batua edota Euskal Herriko Kristau Elkarte Herritarrak. Aurkezpenean Iratxe Urizarrek azpimarratu zuen, dinamika berri honen eta datozen egunetan egingo diren ekimenen bidez, Bilboko 55 preso politikoek pairatzen duten dispretsioa salatu nahi dutela; izan ere, Espainiako, Frantziako eta Ingalaterrako espetxeetan bait daude sakabanatuta.
Arantza Zulueta eta Inma Berriozabalen kasuak errefusatu zituzten besteak beste. Zulueta Kadizeko Puerto de Santa Maria espetxean atxilotuta dago, bere etxetik 965 kilometrotara eta isolamendu egoeran dago urtarriletik. Berriozabal bestealde, Galiziako A Lama kartzelan aurkitzen da; gaixotasun ugari ditu eta dagoeneko kalean egon beharko luke.
Udalari, "bilbotar hauen egoera konpontzeko hartu beharreko neurriak hartzea" eskatu zioten eta datozen egunetan hitzordu ezberdinak antolatu dituzte. Ekainaren 20an manifestazioa egongo da Bilboko kaleetan barrena; eta hilaren 20an, elkarretaratzea egingo dute udaletxearen aurrean.