Riatloiaren lehen edizioaren helburua, Bilboko itsasadarrari bizi berria emateko lanean jarraitzea eta hiriko kirol jardueraren ardatz bilakatzea da. Ekimenak 3 proba biltzen ditu, eta Bilboko Itsasadarra izango da hiru proben eszenatoki nagusia. Lehenengoa ekainaren 22an izango da; Santurtzi eta Bilbo arteko igeriketa zeharkaldia. Proba horretan izena emateko epea zabalik dago, eta zabalik egongo da proba hasi baino 90 minutu lehenagora arte, www.sailkapenak.com webgunearen bitartez. Horrez gain, uztailaren 19an Akuatloia egingo da, eta uztailaren 20an Waterpolo txapelketa bat.
Onesportonek antolatutako Riatloiak Bilboko Udalaren, Bilbao Kirolaken, Bilbo-Bizkaiko Ur Partzuergoaren, URA Uraren Euskal Agentziaren, Portu Agintaritzaren, Bizkaiko Gurutze Gorriaren, Euskaltelen, Bizkaiko Arraun Federakuntzaren, Deiaren, Telebilbaoren, Eitb-ren eta Nerbioi Irratiaren laguntza du.
Santurtzitik Bilbora
Igeriketa Zeharkaldi horretan, 2000. urteko abenduaren 31 baino lehen jaiotako kirolari guztiek parte hartu ahal izango dute. Zeharkaldia goizeko 09:00etan hasiko da, eta 15:00ak ingurura arte luzatuko da. Egitaraua hau izango da:
- 7:30etan: Idazkaritzaren irekiera eta dortsalen banaketa
- 8:00etan: Autobusaren irteera Santurtzirantz, Urbitarteko Pasealekutik
- Pio Barojatik. Hala nahi duten partaideek garraio hori erabili ahal izango dute.
- 9:00etan: Probaren hasiera
- 12:00etan: Lehen partaidearen iritsiera helmugara
- 13:00etan: Sarien banaketa lehenengo 3 sailkatuei, gizonezkoen eta emakumezkoen probetan
- 15:00etan: Iristeko denbora muga
- 15:05ean: Sarien banaketa
Akuatloia eta Waterpoloa
Akuatloia uztailaren 19an egingo da, goizeko 09:00etan hasita, eta eguerdiko 13:00ak ingurura arte luzatuko da. Igeriketa eta atletismoa konbinatuko dituen banakako proba izango da. Hori dela eta, lasterketaren ordena hau izango da: oinezko lasterketa, igeriketa ur zabalean, eta oinezko lasterketa berriro ere. Gazteenen kasuan, oinezko lasterketaren lehen partea ez da egingo.
Akuatloian parte hartzeko izen ematea ekainaren 17ko 11:59ak arte egongo da zabalik, eta www.triatloi.org webgunearen bitartez egin ahal izango da.
Waterpolo txapelketari dagokionez, uztailaren 20an izango da, goizeko 10:30etatik aurrera, eta azken garaipena lortzeko borrokatuko diren 4 talde jasoko ditu. Guztira 4 norgehiagoka jokatuko dira.