Ekainaren 7an, euskal presoen eskubideen aldeko `Dispetsioa amaitu!´ dinamika aurkeztu zuten Areatzan. Hainbat sindikatuk, alderdik eta gizarte eragilek eman diote atxikimendua Bilboko 55 preso politikoek pairatzen duten dispretsioa salatzen duen egitasmoari.
Aurreko astean, Xabier Oiarzabal, dinamikako kideak, uriola.infori azaldu zionez, "Beharrezkoa zen Bilbo mailan presoen aldeko dinamika bat aurrera eramatea". Bestalde, Oiarzabalek azaldu zuenez, Bilboko preso politikoen eskubideak berma daitezen eskatuko duen mozioa aurkeztuko du EH Bilduk ekainaren 26ko Udal Batzarrean. Gauzak horrela, egun horretan, Osoko Bilkura ospatzen den bitartean, elkarretaratzea deitu dute udaletxe aurrean. Bestalde, ostiralean, ekainak 20, 19:30ean, Arriagatik manifestazioa egingo dute "Espetxe politika aldatu, dispertsioa amaitu!" lelopean.
[2014/06/09] Dispertsioaren amaiera exijitzeko `Dispertsioa amaitu!´dinamika martxan jarri dute