ETBk `Cuadrilla busca cita´ saioa eten egin du

uriola.eus 2014ko eka. 20a, 09:00

Gizarte eragile, alder politiko eta sindikatu ezberdinen eskaerei erantzunez, ETBk `Cuadrilla busca cita´ telebistako saioa bertan behera uztea erabaki du. Ohar bidez jakin zen atzo arratsaldean berria. EITBk azaldu duenez, "enpresa publiko bati, modurik egokienean iritzi publikoarekin bat etortzea dagokio".

Ekainaren 15ean, igandean, emititu zuen ETBko bigarren kateak `Cuadrilla busca cita´ saioa lehen aldiz. Astelehenean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak zein beste hainbat eragile, alderdi eta sindikatuk programaren eduki sexista salatu eta EITBri saioa bertan behera uztea eskatu zioten.
Hasiera batean, telebista eta irrati publikoaren zuzendaritzak argi utzi zuen saioa mantentzeko asmoa; baina atzo arratsaldean igorritako prentsa ohar batean, bertan behera geratuko zela plazaratu zuten.

Erabakia astearteko EITBren Administrazio Kontseilua baino arinago hartu da. Horretan, oposizioak gehiengoa dauka eta saioa eteta izango zen mahaigaineratuko zuten eskaera.

[2014/06/18] Euskal Herriko Mugimendu Feministak `Cuadrilla busca cita´saioaren aurkako protesta deitu du