Gau laburrena, gau beroa

uriola.eus 2014ko eka. 24a, 09:41

Udako solstizioari ongietorria emateko gau magikoa izan dugu bart. Suak gauza txarrak erre ditu, atzean utziz, eta amets eta ilusio berriak erakarri ditu.

Etxebarria parkean zein Bilboko beste hamaika txokotan suaren inguruan batu dira herritarrak San Juan bezperan dantza, kanta eta jan-edanera. Aurreikuspen denen gainetik, ekaitzak ez zuen surik amatatu, agertu ere ez zen egin.

Udako solstizioaren inguruan Juan Carlos Etxegoien Xamar-ek Bilboko Kafe Antzokian emandako hitzaldi baten zati bat entzun nahi? Klikatu hemen.

[2014-06-23] San Juan gaurako dena prest