Bizkaiko Correoseko langileak protestan

uriola.eus 2014ko eka. 24a, 08:30

Correos Bizkaian egiten ari den "enplegu suntsiketa" salatzeko, sindikatu guztiak bat eginik protestan ari dira. Bestek beste, asteroko ekarretaratzeak eta lanuztea iragarri dituzte.

27 lanpostu desagerrarazi berri dituzte Bizkaian, eta LAB, CCOO, ESK, UGT, ELA, CSI-Fren arabera horiei aurreko urte eta erdian "galdu ziren beste 11 lanpostugehitu behar zaizkie". Hori dela eta bihar, ekainak 25 asteazkena, goizeko 11etan elkarretaratzea egingo dute Urkijo zumarkaleko 19an, Correosek dituen bulego zentralen aurrean.

Ekimen horren aurretik, goizeko 8:30ean, ordezkari sindikalek eta lanpostu galerak eragindako langileek -Correosek Casilla plazan duen banaketa gunean aritzen zirenak- lantoki sarreran bilkura egingo dute.

Asteazkenero protesta

Ekainaren 17an egin zen langile batzarrak horrela erabakita, protesta elkarretaratzeak egingo dira asteazkenero, goizeko lehen orduan lanpostu suntsiketak eragindako zentruetan edota eguneroko posta banaketa egiteko plantila nahikorik ez duten tokietan, eta goiz erdian, Correosen Bilboko bulego nagusian.

Lanuztea uztailaren 4an

Halaber, langile batzarrak erabaki du bi orduko lanuztea deitzea, goizeko 10etatik 12etara, uztailaren 4ean, ostiralez. Egun berean goizeko 10:30ean elkarretaratzea egingo da Correosen zentralean.

Protesta hauekin Correoseko zuzendaritzari eskatzen zaio "maiatzean ordezkaritza sindikalari aurkeztutako plantilen berronartzeak errebisatzea, zuzendaritzak soberan jo dituen langileak birkokatzea dagozkien unitateetan; eta Posta Zerbitzu Unibertsala eskaintzeko ezarritako betebehar legalak egunero bermatu ahal izateko lan zentroetan behar adina langile jartzea".