Sindikatuko helduek adierazi dutenez, iragarpena "adar jotze" bat da; hasiera batean 500.000 lagunek hartuko baitzuten konpentsazioa haien egoera ekonomikoaren ondorioz, eta azkenean, %18a baino ez direlako pentsionista onuradunak izango, 90.000 hain zuzen ere.
Bestalde, azpimarratu dute, konpentsazioa "propaganda besterik ez dela". Haien aburuz, konpentsazioa eskatzeko hainbat traba burokratiko pasatu beharko dira, jende gutxik eska dezan.
LABeko pentsiodun eta adinekoen ustez, euskal osasun sistemak unibertsala izateari utzi dio berrordainketa eta konpentsazioa direla medio. Diotenez, "denok ez gara berdinak osasun atentzioa jasotzeko orduan"; beraz, berrodainketa bertan behera uztea eskatzen dute "pertsonak kontuan hartzen ez dituelako, eta diru gutxien izan eta osasun atentzio gehien behar dutenak bazterrean uzten dituelako".