Bertan behera geratu da presoen eskubideak aintzat hartzeko eskaria Udalbatzarrean

uriola.eus 2014ko eka. 26a, 13:09
EH Bilduk preso politikoen eskubideak bermatzeko eskatu duen mozioak ezezkoa jaso du EAJ, PSE eta PP partiduengandik gaur izan den Osoko Bilkuran.

 

Dispertsioa Amaitu! hiri dinamikak elkarretaratzea deitu du gaur goizean Udalaren aurrean Osoko bilkuran presoen dispertsioaren kontrako mozioari elkartasuna adierazteko. Bilboko preso politikoen eskubideak berma daitezen eskatuko duen mozioa aurkeztu du gaur EH Bilduk. `Dispetsioa amaitu!´ dinamikako kide den Xabier Oiarzabalek adierazi duenez, EAJk eta PSE-EEk jarrera "ezkorra eta kontrakoa" agertu dute, eta gaineratu du "ez dutela inolako ahaleginik egin presoei biziarazten dieten egoera eta giza eskubideen urraketa salatzeko". Bestalde, dinamika hiritarrak eskertu du EH Bilduk izan duen jarrera saiatu delako mozioa aurrera ateratzen eta alderdi politiko guztien artean adostasuna lortzen.

 

2014/6/13 Xabier Oiarzabal: "Beharrezkoa zen Bilbo mailan presoen aldeko dinamika bat aurrera eramatea"