Aurreakordioa lortu dute Osakidetzako garbiketa azpikontratetan

uriola.eus 2014ko eka. 27a, 11:00

Enpresa batzordearen gehiengoak -LAB, CCOO eta UGT- aurreakordioa sinatu du. Bi urtetako negoziazioaren ondoren, biartean Osakidetza zein patronala "lan erreforman dauden eskubide murrizketak onar zitzaten ahalegindu dira", aurreakordioa sinatu dute.

Homologazioak dakarren xedapen iragankorra lortu dute Osakidetzako garbiketa azpikontratetako beharginek. Hau da, errelebo-kontratuari eta ultraaktibitateari eustea, borondatezko arbitraia izatea, zentro bakoitzeko plantila egotea eta "gainera, aldez aurreko erretiro primen artikulua mantentzea, patronalak kendu nahi zuenean".

Plaza hutsen inguruko gaia "ongi definituta gelditzen da", LABen arabera, lanaldi osoan ari ez den jende guztiak lanpostu aldaketa eskatu ahal izango duelako lanaldi osoa lortu arte.

Gainera, argi adierzten da arreakordioan Osakidetzak epeak jarri beharko dituela karrera profesionaleko atzerapenak kobratzeko.

Negoziazio prozesu luzearen ondoren, LAB "pozik" agertzen da aurreakordioarekin, Osakidetzako garbiketa kontratetako "langile guztien lan-baldintzak blindatzen dituelako".