Panda Securityko langileak gaur lanera bueltatu dira

uriola.eus 2014ko eka. 30a, 09:30

Astebeteko grebaren ondoren, Panda Securityko langileak lanera bueltatu dira gaur. Enpresak inolako arretarik ipini ez dien arren haien eskubideak eta jarrera zein den argi utzi dute.

Zazpi eguneko greba ondoren Panda Security enpresako langileak lanera buetatu dira gaur. Grebarako deialdia bi helburu nagusi lortzeko deitu zen, enpresak hausnartaraztea eta langileen ordezkariekin negoziaraztea aintzinatasunaren auzia konpon dezaten, eta, erakustea langileek ez dutela Panda Securitytik inolako inposiziorik onartuko ezta irregulartasunik ere soldata, aintzinatasun edo lan baldintzetan. 

Langileen arabera, ez dute lortu lehenengo jomuga, enpresak haiekin batzartu eta hitz egin beharrean heuretara jarraitu baitute kasurik egin gabe. Astebeteko mobilizazioak eta gero, enpresak lortu duen irudia larria dela uste dute, Diego Navarrete enpresako kontseilari ordezkaria eta bere lan taldeak izandako "harrokeria eta logika faltak isla izan dute hainbat hedabide autonomiko eta estataletan". Bigarren helburua "erabat bete da" azaldu dute, langile kolektiboak garbi utzi du ilegalitate eta irregulartasunen aurka borrokatuko dela. 


[Auzitegi Gorenak ez du onartu Panda Securityk aurkeztutako helegitea]