Confebasken jarrera salatu du LABek gaur Bilbo, Donostia, eta Gasteizen

uriola.eus 2014ko uzt. 2a, 13:14
LAB sindikatua kalera atera da gaur negoziazio kolektiboan bizitzen ari garen blokeo egoeraren erantzule den Confebask patronalaren jarrera salatzeko, erantzuleak seinalatzeko eta instituzioei, bereziki Jaurlaritzari, egoera konpontzeko erabakiak har ditzala eskatzeko.

 

"Gazte bat, lanpostu duin bat" eta "Hemen lan egin, hemen erabaki" lelopean abiatu du LABek manifestazioa Bilboko Arriaga antzokitik Eusko Jaurlaritzaren egoitzaraino. Bilbon bezala, Gasteiz eta Donostian ere manifestazioak burutu dira.

Mobilizazioa hauen bidez, negoziazio kolektiboan bizitzen ari garen blokeoa salatzea, erantzuleak seinalatzea eta instituzioei bereziki Jaurlaritzari egoera konpontzeko erabakiak har ditzala eskatu dute. Era berean, Confebaskek negoziazio kolektiboa guztiz blokeatzen duela salatu dute. Xabier Ugartemendiak azaldu duenez, "egoera honek ere konplizeak baditu, konplize horien artean nabarienak EAJ eta Eusko Jaurlaritza dira, bat egiten baitute", eta gehitu du, patronalak planteatzen duenarekin "ez duela inolako neurririk hartzen pairatzen ari diren negoziazio kolektiboa zuzentzeko".

 

[2014/07/01] Enpleguaren aldeko mobilizazio eguna izango da bihar EAEko hiriburuetan