Ikurrinaren Jaia, bere 120.urteurrena ospatzeko

uriola.eus 2014ko uzt. 7a, 11:56
Ikurrinaren 120. urteurrena ospatzeko uztailaren 9tik 14ra bitartean ikurrina balkoira ateratzeko deialdia egin dute Euskaldun Batzokia, Sabino Arana Fundazioa eta Goi-Zubi Kultur elkarteak.

Ikurrina lehenbiziko aldiz 1894ko uztailaren 14an, larunbata, arratsaldeko seietan zintzilikatu zen, non eta Bilbon, Euskeldun Batzokija izenez formalki inauguratu zenean, Posta kalean. Irekiera ekitaldian, egoitza horretako balkoian Ziriako Iturri karlista ofizial ohiak, elkarteko zaharrenak, altxatu zuen.

[Ikurrina 120 urte betetzear]