'Atlantiko Ertzeko Kultura Bidea' sortzeko hitzarmena sinatu dute hainbat herritako alkateak

uriola.eus 2014ko uzt. 15a, 11:30

Euskal Herriko kostaldea, Espainia eta Portugaleko iparra ezagutzeko ibilbide berezia sortzeko hitzarmena sinatu dute gaur Bordele, Baiona, Biarritz, Donostia, Bilbo, Santander, Xixon, Oviedo, Aviles, Coruña, Santiago, Vigo, Braga, Guimaraes eta Oportoko Udalek.

Gaur eguerdian sinatu dute Euskal Herriko kostaldeko, Espainiako eta Portugaleko hainbat Udalek 'Atlantiko Ertzeko Kultura Bidea' izendatu duten ibilbidearen hitzarmena sinatu dute udaletxeko arabiar aretoan. Donejakue Bide historikoaren oinordeko gisa sortu da, haren osagarria izateko eta Europako lurralde bakan eta berezi baten balioa agerian jarriko duen erreferente kultural eta turistiko gisa sendotzeko asmoz. Itsasertzeko ibilbide pribilegiatua da, berezko nortasuna, arte ondare garrantzitsua eta kalitatezko kultura programazioa dituena. Orain bertan proiektuaren marka eta bulego birtuala sortzea dituzte lehenengo erronkak.

Ordezkariak Bilbon

Biarritz, Donostia, Santander, Xixon, Oviedo, Aviles, Santiago, Vigo, Braga eta Guimaraesko alkateak eta erakunde-ordezkariak gaur Bilbon izan dira, udaletxeko arabiar aretoan egin den ekitaldian, aurrerantzean ekimen hori garatzeko erabiliko den legezko esparrua definitzen duen lankidetza-hitzarmena aurkezten. Gainerako lau hiriek, guztira hamabost izango baitira parte-hartzaileak, hurrengo egunetan sinatuko dute akordioa. Horrela hiri-sare bat eratuko da, nazioz gaindiko programetarako Europako funtsak eskuratzeko ahalmen handia izango duena.

Marka propioa

“Atlantiko Ertzeko Kultura Bidea” proiektuari atxikitako hamabost hiriak elkarrekin arituko dira proiektu partekatuetan, erakarmen turistiko eta jarduera ekonomikoa sortzeko indar handia duen lurralde bati nazioartean oihartzuna ematen lagunduko duten proiektu partekatuetan. Marka propioa diseinatu eta hedatzea eta ibilbideari eta hura osatzen duten hiriei buruzko datu zehatzak emango dituen bulego birtuala abian jartzea, besteak beste, lehentasunezko ekintzak izango dira 2014an. Parte hartzen duten hirietako turismo bulegoek ere ibilbideari eta egin daitezkeen txangoei buruzko informazio osoa zabalduko dute. 

Batzorde iraunkorra

Ibon Areso Bilboko alkatea buru zela gaur Bizkaiko hiriburuan egindako ekitaldian aurkeztu den hitzarmenean aurreikusten da Batzorde Iraunkorra sortzea ekimenaren kudeaketaren ardura har dezan, eta hiri interesdun bakoitzak ordezkari bat izango du bertan. Ekimen honek ez die inolako betebehar ekonomikorik sortuko parte-hartzaileei.  Batzordea hiru hilean behin bilduko da, eta txandakako lehendakaritza izango du, sei hilean behin berrituko baita kargu hori, Santander hiria lehenengoa izanik.  Haren eginkizunetariko bat izango da etorkizuneko aliantzak ezartzea “Atlantiko Ertzeko Kultura Bidea”ren garapenerako eta sustapenerako. Akordioak hiru urteko indarraldia izango du, eta amaitzen denean beste horrenbesteko aldietarako luzatu ahal izango da, atxikitako hiriek horrela onartzen badute.