Frankismoaren ikurrak Bilboko kaleetatik kentzea exijituko dute

uriola.eus 2014ko uzt. 18a, 10:05

Ahaztuak elkarteak elkarretaratzea deitu du gaur, Ogasunaren eraikinaren aurrean, Bilboko ikur frankistak kale eta eraikinetatik behingoz kentzea eskatzeko.

78 urte betetzen dira gaur, Frankoren tropak altxatu zirenetik. Data honetaz baliatuta, Ahaztuak elkarteak, estatu kolpe, errepresio eta frankismoagatik kaltetutakoen elkarteak, elkarretaratzea deitu du.

"Espainiako inpunitatearen ereduaren aurkako" hitzordua 19:00etan da, plaza Eliptikoan, Ogasunaren eraikinaren aurrean. Bertan, memoria historikoaren aldeko taldeak, Frankismoaren ikur guztiak Bilboko kale eta eraikinetatik kentzea galdegingo du.