ELA, LAB CCOO eta UGT sindikatuek gizak kateak antolatu dituzte gaur 12:00etan Bilbon, Donostian eta Gasteizen Decathlonek jaiegunetan hainbat udalerritan bere dendak irekitzeko duen asmoa salatzeko. Ez da lehenengo aldia kirol markak igande batean denda bat irekitzen duela. Alabaina, aurreko aldietan atzera egin zuen eta itxita mantendu zuen dendak. Oraingoan, jaiegunetan dendak irekitzeko aukera ahalbidetzen duen legeari helduko diola erabaki du. Errealitatearekin apurtzea nahi duela salatu dute serakundeek, euskal gizartea, sindikatuen gehiengoa, kontsumitzaileak eta denda txikiak besbesten dutena, hain zuzen.
Decathlon bezalako denda handiak igande eta jaiegunetan irekitzeak "ondorio latzak" ekartzen dituela gehitu dute, hala lanbide ikuspegitik nola gizarte aldetik. Halaber, gogorarazi dutenez, "kontsumoak ez du gora egiten, egunez eta komertzioz lekualdatzen da". Gainera, lanpostu berriak sortzen ez dituela salatu dute, denda txikietako lanpostuak suntsitu eta "lan ezegonkorra" bultzatuz.
Giza kateak
12:00etatik 13:00era bitartean izango dira, Bilbon Arriaga Antzokiko plazatik Decathlonera egingo da, Gasteizen Andra Zuriaren plazatik, Corte Ingles eta Loma Generalaren plazara arte, eta Donostian Bretxa-Avenida-Bulebar ardatzan.
Elkarreteratzeak
Uztailaren 24an 18:00etatik 19:00etara bitartean elkarretaratzea deitu dute Decathlon dendaren aurrean. Uztailaren 25ean, irekiera egunean, ere goizeko 9:30ean elkarretaratuko dira.