Itsasadarreko akuatloiak eta waterpolo txapelketak amaiera emango diote Riatloiari

uriola.eus 2014ko uzt. 18a, 10:30

Bihar, uztailak 19, Riatloiaren lehen edizioko bigarren proba garatuko da, Bilboko Itsasadarreko Akuatloia.

Akuatloia banakako kirola da, eta bi kirol-diziplina garatzen dira bertan: atletismoa eta igeriketa. Konkretuki, honako hau da lehiaketako ordena: korrikaldia, ur zabaletako igeriketa eta, berriro ere, korrikaldia. Kirolari gazteenek ez dute lehen segmentuko korrikaldirik egin beharko, igeriketa eta korrikaldia baizik.

Froga goizeko 9.00etan Uribitarteko Kaian hasiko da eta 13.00etan sari banaketarekin amaituko da. Hauxe da aurreikusitako programa:

9:00 : Idazkaritzaren irekiera eta dortsalen banaketa.

9:15: Tarteko gunearen irekiera eta parte-hartzaileen kontrolaren hasiera.

10:15: Idazkaritzaren itxiera.

10.30: Parte-hartzaileen kontrolaren amaiera.

10:35: Tarteko gune askea.

10:35: Epaile arbitroaren agindupeko parte-hartzaileak.

10:45: Etorkizun Oparokoen AKUATLOIAREN irteera (1999. eta 2004. urteen artean jaiotakoak / 10 eta 15 urte artekoak). (200 m-ko igeriketa / 500m-ko korrikaldia).

11:00: Herri AKUATLOIAREN irteera (federatu gabeak). (km bateko korrikaldia / 400 m-ko igeriketa / km bateko korrikaldia).

11:30: Bilboko Itsasadarreko AKUATLOIAREN irteera (federatuak). (2 km-ko korrikaldia / 800 m-ko igeriketa / 2 km-ko korrikaldia).

13:00: Sarien banaketa.

Oraingo honetan, munduko selekzio ospetsuenetan parte hartzen duten nazioarte mailako kirolariak izango dira, Australia, Estatu Batuak eta Sudafrika bezalako selekzioetakoak alegia. Parte hartuko duten kirolarien artean, Sascha Bondarenko-Edwards, Nicolas McGuire eta Vicky Van Der Merwe izango dira.

Waterpolo Txapelketa Bilboko Itsasadarrean

Horrekin batera, igandean, uztailak 20, Waterpolo Txapelketa ospatuko da, Riatloiaren lehen edizioari amaiera emango dion proba hain zuzen ere. Txapelketan, Club Deportivo Bilbao, Deportiva Náutica Portugalete, Waterpolo Askartza Leioa eta Lautada Urpolo Gasteiz I.K.E taldeak garaipena lortzeko lehiatuko dira.

Waterpolo Txapelketa 10.30etan hasiko da eta 13.00etan sari banaketarekin amaituko da. Hauxe da aurreikusitako programa:

10:30: Joko-eremuaren irekiera. Uribitarte pasealekua-Pio Barojako pantalana.

10:45: Talde parte-hartzaileen aurkezpena. Aurkarien zozketa.

11:00: Beroketaren hasiera. Joko-eremuan bertan, ezin izango da beroketarik egin.

11:15: Beroketaren amaiera.

11:30: Lehenengo partida.

11:50: Bigarren partida.

12:10: Kontsolazio-finaleko partida.

12:30: Finaleko partida.

13:00: Garaikurren banaketa.

Igandean ospatuko den Waterpolo Torneoak badauka aurrekaririk, izan ere 1923an Bilboko Itsasadarrean, argazkian ikusten den moduan, ospatu zen Waterpolo txapelketa bat.