Berri Txarrak taldea Bilboko Aste Nagusiko azken orduko sorpresa

uriola.eus 2014ko uzt. 21a, 13:26
Iturria: farm4.staticflickr.com

Uztailaren 15ean eman zuen ezagutzera Jaien zinegotzi Itziar Urtasunek aurtengo Aste Nagusiko egitaraua. Tartean, kontzertuen egitaraua. Oso kritikatua sare sozialetan. Gaur, Deia egunkariak argitaratu duenez, Euskal Herriko musika talde garrantzitsuenetakoak, Berri Txarrak, kontzertua eskainiko du Europa parkean abuztuaren 22an.

Gaztea Gauaren baitan, abuztuaren 22an, gauerditik aurrera John Berkhout eta Berri Txarrak taldeek kontzertua eskainiko dute Txurdinagako Europa Parkean.


Bilboko Udaleko iturriek Deia egunkariari soilik jakinarazi diotenez, Berri Txarrak nafarrek Haria, "azken diskoa aurkezten jarraituko dute, betiko klasikoekin batera, eta John Berkhout boskote gipuzkoarrak giroa berotuko du aurretik".

 

[2014/07/15] Aste Nagusiko egitaraua ezagutzera eman du Udalak