Merkatal Sarien VIII. edizioak Bilboko makina bat saltokiren lana aitortuko du

uriola.eus 2014ko uzt. 22a, 08:00

Sari hauekin merkatarien konpromisoa saritu nahi du Bilbao Dendak, egiten duten "lan ona" eta hiriari ematen dioten "balio eta aberastasun ekarpena" aitortuz.

Bilbao Dendaken elkarkide diren Bilboko edozein saltokik hurrengo sailetan aurkez dezake bere burua sariren bat eskuratzeko.

Bilboko Merkatal Sarien VIII. edizioa, sailak:

  1. Etorkizuna duen tradizioari saria
  2. Marketing kanpaina onenari saria
  3. Merkatal ideia onenari saria
  4. Komertzio jasangarriari saria

12 sari saltoki adierazgarrienentzako

Gainera, Bilboko auzo bakoitzeko erreferentziazko komertzioek Saltoki Adieragarriari Saria jasoko dute azaroaren 10ean Arriaga Antzerkian egitekoa den galan. Bertan parte hartuko dute instituzio eta Bilboko merkataritzako ordezkariek.

Bilbao Dendaken kide dira Bilboko Erdigunea, Zazpi Kaleak, Bilbo Zaharra, Deustu, Errekalde, Santutxu, Txurdinaga, Otxarkoaga, 2. Barrutia, Zorrotza, Basurtu eta San Inazioko merkatarien elkartea.