Aste Nagusia "gure kirola eta folklorearen erakusleiho ezin hobea da" gaurko agerraldian Itziar Urtasun Jaien zinegotziak adierazi duenez. "Gure herriko folklorea eta kirolaz gozatzeko aukera egongo da Arenalean eta Alde Zaharrean".
Bertsolariak Santiago Plazan arituko dira eguerdiko 13:00ean, asteazkenean 20an izan ezik, 14:00etara atzeratuko baita bertso-bazkaria dela eta. Txistulariak ere izango ditugu aurtengo Aste Nagusian, egunero, goizeko 10:00etan; euskal dantzak Plaza Barrian ikusteko aukera izango du jendaurrekoak egunero, arratsaldeko 19:00etan; asteartean abuztuaren 19an, beste behin ere, erromeria eta Larrain Dantzaz gozatzeko aukera egongo da, abuztuaren 19an, Plaza Berrian, arratsaldeko 20:00etan. Bilbainadak egunero izango ditugu Alde Zaharrean zehar, Bilbotarrak taldearen eskutik; bi hamarkada baino gehiago daramate Bilboko ohiko abestiekin Zazpi Kaleak animatuz Aste Nagusian.
Txistulariak, fanfarriak, bertsolariak eta bilbainadak
Bizkaiko Txistularien Elkarteak 30 urte baino gehiago eman ditu herritarrak eguneroko jaietan barrena animatzen. Beste behin ere, txistulariak goizeko 10:00etatik hasita Bilboko kaleetan barrena ibiliko dira. Bertara hurbiltzen direnek igandean, abuztuaren 24an, ohiko Txistularien Alardeak eskainitako kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute. Aurten Gorka Sarriegi abeslari eta konpositorea Txistularien Alardeko gonbidatu berezia izango da. Ekitaldia Plaza Barrian izango da, 13:00ean. Fanfarriak abuztuaren 22 eta 23an arituko dira Ledesma eta Diputazioko kaletik 13:00etik 14:30etara eta Alde Zaharrean arratsaldeko 19:30etatik 21:00etara, Ardoa Barrura (22an) eta Dunbots (23an) taldeen eskutik.
Bertso-saioak
Bertsolarien ekitaldiak Santiago Plazan izango dira egunero, 13:00ean, asteazkenean -20an- izan ezik, 14:00etara atzeratuz, bertso-bazkaria dela eta.
Abuztuak 17 igandea: Jone Uria, Andoni Egaña, Sustrai Colina eta Arkaitz Estiballes.
Abuztuak 18 astelehena: Alaia Martin, Iratxe Ibarra, Nerea Ibarzabal eta Amaia Agirre.
Abuztuak 19 asteartea: Amaia Iturriotz, Oier Aizpurua, Aiotr Iraztortza eta Ibon Ajuria.
Abuztuak 20 asteazkena: bertso-bazkaria Fredi Paia eta Oihana Bartrarekin; 14:00etan.
Abuztuak 21 osteguna: Uxue Alberdi, Etxahun Lekue, Julio Soto eta Anjel Mari Peñagarikano.
Abuztuak 22 ostirala: Miren Amuriza, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi eta Inai Iturriaga.
Abuztuak 23 larunbata: Ointza Enbeita, Jon Maia, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi.
Zazpikaletan bilbainadak
Bilbotarrak taldeak bi hamarkada baino gehiago daramatza ohiko bilbainadekin Zazpi Kaleak animatzen Aste Nagusian. Aurten ere beraien ahotsez gozatu ahal izango dugu. Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko dituzte eguerdiko 13:00ean.
[2014/07/21] Berri Txarrak taldea Bilboko Aste Nagusiko azken orduko sorpresa
[2014/07/15] Aste Nagusiko egitaraua ezagutzera eman du Udalak