Decathlonek ez du zabaldu Bilboko denda

uriola.eus 2014ko uzt. 28a, 09:30

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egindako protestagatik, Decathlonek azkenik ez zuen Villarias kaleko denda -Capitol zine zaharrean- zabaldu Santiago egunez.

Jaiegunean, Santiago eguna -uztailak 25-, Decathlonek iragarri bezala Donostia, Irun eta Gasteizko dendak zabaldu zituen, baina ez Bilbokoa.

"Ez da beharrezkoa jaiegunetan zabaltzea gehiago saltzeko", sindikatuen esanetan. "Gehien kezkatzen gaituena da Decathlonek zabaltzen badu, denda txikiak zabaltzera behartuta egongo direla. Handiek norbaitek zabaltzea nahi dute, hortik aurrera denak zabaltzeko, eta mundu guztia erostera joan dadin", salatu dute. Ordutegia "nahikoa da jendea erostera joan dadin, eta jaiegunetan zabaltzeak ez du saltokiko langileen egoera hobetzen, ditugun ordutegiak oso zabalak direlako dagoeneko".

Multinazional frantziarrak urtean zortzi igandetan edo jaiegunetan zabaltzea baimentzen duenMerkataritza euskal Legean eta "turista asko dauden lekuetan" zabaltzea ahalbidetzen duen PPren Gobernuaren Legean oinarrituta hartu du erabakia aurten, lehenengoz.