Bilboko Udalak abian jarri du Andrazkoen eta Gizonezkoen Arteko Aukera Berdintasunerako IV. Plana (2014-2017), emakumeen ordezkaritza politiko eta sozialaren, segurtasunaren, familia eta lana uztartzearen eta autonomia ekonomikoaren aldeko neurrietan sakontzeko. Era berean, udal egitura osoan berdintasuneko politiken zeharkakotasuna bermatu nahi da eta Bilboko gizartean balio-aldaketa eragin, genero-estereotipoak gainditzeko eta bizitzaren arlo guztietan gizonen eta emakumeen erantzukizuna erdiesteko.
Udaleko sailetako eta udal enpresetako zenbait langilek eta Berdintasunerako Bilboko Emakumeen Kontseiluko elkarteetako ordezkari batzuek prestatu dute plana eta Bilboko Udalaren Berdintasunerako IV. Plana burutzeko irizpideak eta lehentasunak eta ondoren plana bera gauzatzeko direnak zehaztu dituzte.
Herritarren partaidetza ere handia izan da, barrutietako kontseiluen bidez, kalean egindako ekintzen bidez eta interneten bidez parte hartu dute eta ekarpen asko egin dituzte. Interneti dagokionez, udalaren webgunearen (www.bilbao.net) bidez parte hartu dute.
Aipatutako bide horietatik jasotako ekarpenek argi uzten dute herritarrek aniztasuneko elkarbizitzari ematen dioten garrantzia. Horrela bada, berdintasunerako politiken zuzentarau moduan alde handiz agertzen da aniztasuna. Zeharka ezarriko da enfoke hori udal politiketan eta planaren plangintzan, burutzapenean eta ebaluazioan. Bilboko gizartean balio-aldaketa sustatuko da, genero-estereotipoak gainditzeko eta gizartean eta bizitzaren arlo guztietan gizonezkoen eta andrazkoen erantzukizuna lortzeko.
Berdintasunerako IV. Planaren lehentasunak
Alde batetik ekarpenak, eta, bestetik, Europako, Estatuko eta Euskadiko Autonomi Erkidegoko lege-arauetan izandako aurrerapausoak kontuan hartuta, Bilboko Udalaren Andrazkoen eta Gizonezkoen Arteko Aukera Berdintasunerako IV. Planean (2014-2017) datozen hiru urteotarako lehentasun hauek ezarri dira:
Emakumeen autonomia ekonomikoaren alde egitea.
- Ekoizpen-arloan sartzeko prozesuetan genero-ikuskera kontuan hartzen aurrera egitea.
- Ekoizpen-arloan sartzeko baldintzak hobetzea zailtasunak dituzten emakumeei; hori beste erakunde batzuekin elkarlanean.
- Etxebizitza eskuratzeko eta edukitzeko prozesuetan genero-perspektiba kontuan hartzea.
Emakumeen ordezkaritza soziala eta politikoa.
- Berdintasunaren alde udalerriko elkarteek egiten duten lana eta konpromisoa erraztea.
- Emakumeek prozesu soziopolitikoetan eta erabakiak hartzeko orduan parte har dezaten sustatzea.
- Pertsonen kudeaketa eta ordezkaritzaren prozesuetan berdintasun-printzipioetan sakontzea.
Bateratzeko erantzukizuna eta bizimodu pertsonala, lana eta familia bateratzea.
- Baterako erantzukizuna eta zaintzaren etika bultzatzea.
- Kultura, aisialdi eta kirol programetan andrazkoen eta gizonezkoen berdintasunezko partaidetza sustatzea.
- Bizimodu pertsonala, lana eta familia bateratzearen alde egin dezan hiriaren inguruko mugikortasunari eustea.
Emakumeen segurtasuna eta Genero-indarkeriaren, prebentzioa eta biktimei arreta ematea.
- Genero-indarkeriaren kasuetan arreta emateko programan etengabe hobetzea.
- Bilboko herritarren artean genero-indarkeriaren arloan detekzio goiztiarra, ezagutza eta sentiberatasuna bultzatzea.
- Genero-ikuspegitik espazio publikoen eta hiriaren diseinua eta garapena sustatzea.
- Genero-ikuspegia kontuan hartzea laneko arriskuen prebentzioan.
- Komunitateko osasuna genero-ikuspegitik sustatzea.
Labur esanda, IV. planak aurreko planean garatutako lanean sakondu eta lan hori zabaldu egingo du. Aurreko planari esker udalaren jardueran berdintasunaren helburu nagusiak lortu dira. Orain 55 helburu operatibo eta 98 ekintza zehatz ezarri dira, andrazkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunerako bidean urrats gehiago emateko aukera emanez.
Horretarako, Bilboko Udalak berdintasunari loturiko arloetan eskumena duten Europako, Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioekin elkarlanean jarraituko du.
Ildo horretatik, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailak 2014an berdintasun-politikak garatzeko izango duen aurrekontua 1.320.047 eurokoa da.
Jarraipena eta ebaluazioa
Planak adierazle mordoa du, 2014-2017 aldiko indarraldian planak zein neurritan egin duen aurrera neurtzea ahalbidetzeko.
Horrela bada, programetako eta programatutako ekintza askotako burutzapen-adierazleak eta eragin-adierazleak konbinatuz eta horiek Bilbon, Bizkaian zein EAEn dauden bigarren mailako beste iturri batzuetakoekin batera Berdintasunerako IV. Planaren urteko jarraipen oso-osoa egingo da, abian jarritako gizarte-aldaketak eta ezberdintasun-egoeretako jarduketa nagusien eboluzioa zein den jakiteko.
Udala planak, beraz, ahalbidetuko du dituen helburuak zein puntutaraino lortu diren jakitea. Hori planaren jarraipenaren egitura guztiak elkarlanean arituta; hau da, Sailen arteko Batzordea, Udal Planen Jarraipen Batzordea, Berdintasunerako Batzordea eta Berdintasunerako Bilboko Emakumeen Kontseilua elkarlanean arituta Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailaren lidergoan.