Larunbateko elkarretaratzea Guggenheim museoaren aldamenean izan zen. Jendetzak parte hartu zuen, museoaren sarreran hasi eta ondoren beheko partera mugitu zen protestan. Parte hartzaileak behekaldera iristean, piraguak eta surflariak agertu ziren Palestinako banderak astinduz eta Palestinaren aldeko ohiuen artean.
Salatu behar dugu La Salveko zubitik behera Palestinako ikur erraldoia eskegitzera gindoazenean ertzain ugari agertu zirela eta jarrera bortitzarekin eta modu txarrez ikurra esku artetik kendu zigutela, eta bertan zeuden lagunak identifikatu zituztela.